Kulturak datorren astelehenean irekiko den XVI. Folkez Blai lehiaketaren oinarriak aurkeztu ditu

11.03.21
Kultura eta Gazteria

Kultura Alorrak Folkez Blai musika jaialdiaren hamaseigarren ediziorako oinarriak aurkeztu ditu. Jada ezaguna den folk musika taldeen lehiaketak musika errotik sustatzea du helburu, eta modalitate hori jorratzen duten musika-kolektiboentzako hedapen-plataforma gisa balio izaten du, gainera.

Lehiaketa bi ataletan banatzen da: lehenengoan, parte hartu nahi duten taldeek euren lanak igortzen dituzte, eta onenak hautatzen dira. Bigarrengoan, aldiz, finalista gisa aukeratutako taldeek zuzenean aurkezten dituzte euren abestiak.

Lehenengo fasea hastear da jada: hurrengo astelehenetik, martxoaren 15etik hasi eta maiatzaren 15era bitartean, Folkez Blain parte hartzeko interesa duten taldeek XVI. edizioarekin bat egiteko eskaera bidaltzeko aukera izango dute. Baldintza gisa, beharrezkoa izango da taldeek folk musika jorratzea, estilo eta modalitate anitzetan, baita gehienez ere bi disko argitaratu izana ere.

Parte-hartzaileek lau abesti jasotzen dituen grabazio bat bidali beharko dute – gutxienez horietatik 2 originalak izan beharko dira –, baita taldeari buruzko informazioa ere: historia, argazkiak, helbidea, e-posta eta harremanetarako telefonoak. Hori guztia Kultura Alorrera bidali beharko da, gutunazal batean (Lobiano Kultur Gunea, Goienkale, 10. 48260 Ermua – Bizkaia) edota posta elektronikoz plopez@udalermua.net helbidera.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke.

Zuzeneko musika eta sariak

Musika lehiaketaren bigarren fasea irailaren 10tik 12ra bitartean izango da, eta epaimahaiak finalista gisa hautatzen dituen sei taldeek parte hartuko dute bertan. Seirek ordubete inguruko zuzeneko emanaldiak eskainiko dituzte Orbe Kardinala plazan. Horrela, folk taldeak sustatzeko hasierako helburuari herritar guztiei guztion gustukoa izango den musika mota bat ezagutzeko eta gozatzeko aukera ematea gehitzen zaio.

Herriko folk taldeetako kideek eta Udaleko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia, eta irailaren 12an ezagutaraziko dute erabakia. Talde irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak, aldiz, 1.500 eurokoa. Lehenengo sailkatuak, gainera, Folkez Blai jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko du gonbidatu gisa.

Sailkatuta suertatu arren sarituak izaten ez diren talde guztiek 400 euro jasoko dituzte, emanaldia egiteko Ermuraino etorri behar izanagatik laguntza moduan.

Informazio gehiago  behar izanez gero, kontsulta ezazu ekitaldiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian