AECC elkartearen tokiko batzordeak loteria solidarioaren salmentari ekin dio
Salmenta horretatik diru-laguntza jasoko du ekintzak antolatu eta minbiziari aurre egiteko
Datorren apirilaren 10eko zozketa berezirako loteria dezimoak saltzen hasi da Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) Ermuko Tokiko Batzordea. Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeak (LAEk), beste behin, AECCren alde esleitutako aparteko zozketa da apirileko hori, dezimo horiek salduta bildutako diruaren zati bat emango dio AECCri, elkarteari laguntzeko.
Txartel bakoitzak 15 euroko prezioa du, txartel ofiziala denez ez du gainkargurik eta saritua izanez gero, edozein loteria administrazio ofizialetan kobratu daitezke. Ermuko Tokiko Batzarreko boluntarioek dezimoak saltzeko postuak jarriko dituzte herrian. Guneak eta ordutegiak honako hauek dira, dituzten aleak agortu arte:
- Orbe Kardenalaren plaza: ostegun, larunbata eta igandeetan goizez 9:30etatik eguerdiko 12:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 19:30etara bitartean.
- Oinezkoentzako gunea San Pelaio-Eroskin ostegun, larunbata eta igandeetan goizez 9:30etatik eguerdiko 12:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 19:30etara bitartean.
- San Antonio (Donosti taberna): larunbatean 9:30etatik eguerdiko 12:30etara.
- Sallabente: larunbata eta igandeetan goizez 9:30etatik eguerdiko 12:30etara.
Tokiko boluntarioek loteriaren dezimoak zuzenean saltzeari esker, Bizkaiko AECCk laguntza ekonomikoa jasoko du minbizia duten pertsonei eta haien senideak artatzeko eta arreta emateko doako programak eta jarduerak garatu eta mantentzeko, bai eta zentro espezializatuetan ikerketa onkologikorako laguntza zuzenekin jarraitzeko ere. Ekimen solidario honekin bate gin eta lagundu ezazu, merezi du-eta.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude