Udaleko padel pista erreserbatu online eta modu errazean!
Udal Kirol sailak aukera berri bat ezarri du bere webgunean eta aste honetatik aurrera kiroldegiko abonatuok padel pistak online erreserbatu ditzakegu, modu erraz eta errazean. Instalazioetarako erreserba tramitatzeko hainbat aukera daude: sauna, lurrun-bainua, solariuma, squash pista, frontoia eta, aste honetatik aurrera, baita padeleko pistak ere. Erreserba hori abonatuek egin ahal izango dugu, gehienez ere, sistemara sartzen garenetik hurrengo zazpi (7) egunetarako. Erreserba horiek indarrean dagoen kreditu-txartelaren bidez ordaindu beharko ditugu.
Erreserba egiten duen pertsonak abonatua izan beharko du eta instalaziora sartzeko baldintzak honako hauek dira: titular erreserba egile horrek eta beste 3 jokalariek sarrera librea izango dute herriko udal kiroldegian abonatu izanez gero. Bestela, abonatu ez direnek 5,10 euroko sarrera indibiduala eskuratu eta ordaindu beharko dute, indarrean dagoen tarifaren arabera. Pistako ordu bat (1) edukitzearen prezioa 4,30 eurokoa da, eta ordu eta erdi bati (1,5) dagokiona 6,45 eurokoa, indarrean dagoen tarifaren arabera. Beste aukera bat da jokalari horietakoren bat edo guztiak sartu ahal izatea Mugiment Kirol Txartela aurkeztuz. Ekimen horri atxikia baitago Ermua.
Erreserba-aukera berri hori hobekuntza bat da, orain arte edukitakoarekin alderatuta, M. Angel Blanco kiroldegiko sarrera-kontrolera aurrez-aurre joan edo bertara telefonoz deitzea baitzen aukera bakarra. Ildo horretan, adierazi behar da Kirol Arloa App oso bat garatzen ari dela kontu horiek gure eskuko telefonoetatik edo tabletetatik egin ahal izateko, zeina udaberri honetan martxan jartzea eta aurkeztea espero duen. PlayStoretik Android sistemadun gailuetan eta App Storetik Appleren IOS sistemadun gailuetan instalatu beharko dugun aukera App berria.
Erreserba-prozedura: erraza eta intuitiboa
Ermuko Kirol webgunean sartu. Atarian identifikatu (NANa eta gakoa). Pantailan lau eremu dituen pantaila agertuko zaigu: instalazioaren lehen eremuan, nahi dugun aukera hautatu behar dugu (padela, kabina, frontoia, squasha, etab.); bigarren eremuan, laneguna edo jaieguna izango den zehaztu behar dugu, eta 1. edo 2. Pista nahi dugun zehaztu; hirugarrenean, berriz, lehenagotik egindako hautaketa kargatzen du. Eta laugarren eta azken eremuan, nahi dugun data zehaztu beharko dugu. Dauzkagun aukerak erakutsiko dizkigu, ordutegia eta egoera-aukera adieraziko diguten koloreak dituen taula batean (berdez libre badago, gorriz okupatua, urdinez iragandako data, granatean blokeatutako data eta laranjaz erreserba-prozesuan). Ordainketa egitea besterik ez zaigu geratuko, eta, horretarako, gure kreditu- edo zordunketa-txartelaren datuak idatziko ditugu, zenbakiak, iraungitze-data eta atzealdean dugun segurtasun-kodea. Prest! Partida kideekin aisialdiaz eta bizimodu osasuntsuaz gozatzera!
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke