Ermuak adinekoen jarduera fisikoetarako baldintzak hobetu eta malgutu ditu

17.03.21
Kirolak

Ermuak udal kirol instalazioetan eskaintzen diren zerbitzuen tasa arautzen duen 27. Ordenantza Fiskalaren zati bat aldatuko du. Udalbatzak aho batez onartu du hasierako aldaketaren erabakia, martxoaren 10eko asteazkenean egindako Osoko Bilkuran. Aldaketak aintzat hartu du Pasialeku Hirugarren Adinekoen Elkarteak egindako eskaera; eta aldaketari esker, pertsona nagusientzako ikastaro monografikoak eta kanpainak adin horretako herritar guztiei irekita egongo dira eta haien baldintzak malgutuko dira. Jada adinekoentzako jarduera fisikoko ikastaroetan interesa duen pertsonek ez dute erretiratuen etxeko bazkidea izan beharko, ezta kiroldegiko abonatu ere. Jarduera horietarako izen-ematea urte osoan egongo da zabalik eta ordaindu beharreko kuota izena emateko unearen araberakoa izango da. Interesduna urteko lehen lauhilekoan inskribatzen bada,%100 ordainduko du; bigarren lauhilekoan inskribatuz gero,%30eko beherapena izango du, eta hirugarrenean egiten bada, interesdunak urteko kuotaren%60 gutxiago ordainduko.

Aldaketa hori hasierako izaeraz onartu da, eta 2021eko urte honetatik aurrera aplikatuko da. Erabakia jendaurrean jarriko da 15 egun balioduneko epean, probintziako aldizkari ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez, pertsonek horren berri izan dezaten, espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak aurkez ditzaten. Horrelakorik ez badago, erabakia behin betiko onetsitzat joko da, eta aldaketaren testua aldizkarian argitaratuko da, erabaki berririk hartu behar izan gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'