Lesbosko errefuxiatuei eta Zaporeak elkarteari laguntzeko erronkaren aurkezpen ekitaldia

17.03.21
Gizartea

Elikagaiak biltzeko eta ''Zaporeak'' GKEarekin lankidetzan aritzeko erronka solidarioaren edizio berria hartuko du eskualdeak, gerratik ihes egiten duten errefuxiatuei laguntzeko lan humanitarioan, Lesbosen kokaturik dauden (Grezian). Ekimenaren helburua elikagai ugari biltzea da, elikagai horiek Lesbosera bidaltzeko. Aurten, Ermuko eta Eibarko sukaldari sustatzaileekin batera, Elgoibar eta Mallabikoak ere izango dira.

Jesús González ostalariak, Mireia Alonso sukaldariak eta Maite Gorrotxategi merkatariak, besteak beste, edizioaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte gaur arratsaldeko 7etan udaletxeko batzar aretoan egingo den agerraldian. Ekitaldi horretan Eibar, Elgoibar, Mallabia eta Ermuko alkateak ere izango dira. Aurretik, talde sustatzaileak, kolaboratzaileek eta boluntarioek argazkia aterako dute elizako arkupean. Eliza aurrean ekimenarekin bat egin nahi duten guztiei azalpenak emango zaizkie eta baita errifak eskaini.

Ermuko Orbe Kardinalaren plazan ''Tuper solidario'' deritzan jarduera egingo da apirilaren 17ko larunbatean. Bertan, 5 euroren truke bazkari-errazio ezberdin hainbat eskainiko dira. Elikagai bilketa aurreko astean egitea aurreikusi dute, apirilaren 12tik 17ra. Xehetasun guztiak gaur arratsaldean emango dituzte. Guk aurkezpen hori streaming bidez eskainiko dugu zuzenean Youtubeko gure kanal korporatiboaren bidez, jarraitu nahi duten guztientzat, Covid-19 pandemiaren ondorioz aretoko edukiera mugatua baitago.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu