Izarra Centren egingo den jardunaldiak kudeaketa aurreratuaren gakoak aztertuko ditu

22.03.21
Ekonomi Sustapena

Margubek sortutako MGB Solve enpresa berriaren ekitaldi esklusiboa da. 

Margube enpresako MGBSolve atal berriak aste honetan Izarra Centren egingo den jardunaldi esklusibo batean aurkeztuko ditu kudeaketa aurreratu eta arrakastatsu baterako tresnak. Jardunaldi horri jarri zaion izenburua "Kudeaketa aurreratua. Estrategia eta adimen lehiakorra. Arrakastarako gakoak" da eta ostiralean, hilak 26an, izango da, 9:30etatik 12:30etara bitartean gauzatuko den programari jarraiki. Ekitaldi hori Juan Carlos Abascal alkateak irekiko du. MGB Solve kudeaketa aurreratuko lan-eremu berri bat da, gizartean aurkezten dena eta Innobideak-kudeabide 2021en laguntzen berri emango duena. Plazak eta edukiera mugatuak dira, pandemiak ezarritako murrizketen arabera; beraz, gonbidapena behar da bertaratzeko.

2013az geroztik, Margube Izarran dago. Estatuan jarduten du, eta 3 negozio-ildo nagusi ditu: pertsona aktiboentzako eta langabezian daudenentzako prestakuntza-zentroa; enpresentzako prestakuntza espezifikoa; eta, azkenik, neurrirako aholkularitza eta ingurumen-proiektu espezifikoak.

Oraingo honetan, MGB Solve ekimen berria aurkeztuko du, aholkularitza estrategikoaren arlora bideratua dagoena eta goi-mailako profesionalen talde batek sortu duena. Ostiraleko saioan, arrakasta handiko kasu praktiko bat azalduko dute, urte askotako esperientzian garatu dituzten tresnetan oinarrituta. Konpainia baten hobekuntza bermatzen duten eta, kasu askotan, arrakasta lortzen laguntzen duten tresnak aurkeztuz.

MGB Solvek goi-mailako aholkularitza estrategikoa hurbildu nahi die ETEei, eta laguntza eskaintzen die birmoldaketa- eta aldaketa-prozesuetan. Prozesu horretan gidatu nahi ditu eta Ermuko Izarra Centre-n egingo diren talde-tailerren egutegiaren plangintza prestatu du. Era berean, enpresa handiekin ere lan egitea espero du, ingurune lasai batean egokitutako espazio bat eskainiz, eta 4.0 industrian oinarritutako enpresetan kudeaketa aurreratuko estrategiak abian jartzeko eta garatzeko behar diren baliabide guztiekin.

MGB Solvek ahalmena du, taldekide diren Jesús Montoliuk, Josep Rosetek eta Josune Gutiérrezek esperientziatik eta curriculumetatik ondoriozta daitekeenez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du