Jaso ezazu doan kirol-instalazioetara sartzeko txartel berria
Ermuko Udaleko Kirol Arloak abonatu eta ikastarogile guztiei gogorarazten die udal kirol instalazioetara sartzeko txartel berria jada eskuragarri dutela.
Txartel berritu horiek gaur egun erabiltzen direnak ordezkatuko dituzte inolako kosturik gabe. Laster, horiek izango dira instalazioetara sartzeko balioko duten txartel bakarrak, aurrekoak baliogabetu egingo baitira.
Jaso ezazu zure txartela Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko harreran honako ordutegi hauetan:
- Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 21:00etara
- Larunbatak: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
- Igandeak eta jaiegunak: 09:00etatik 13:00etara
Apirilaren 1ean, 2an, 4an eta 5ean jaiegunetako ordutegia izango du kiroldegiak, beraz, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
Pase berriek Ermuko Udalaren kolore korporatibo granatea daramate, kupulen irudiarekin eta kirola egiten ari diren bi pertsonaren siluetekin batera.
Berrikuntza hau Udal Kirol Erakundea Ermuko Udalaren erakunde autonomo gisa desegin ondoren bertako kirol instalazioetan ematen ari den irudi aldaketaren ondorio da. Izan ere, joan den urtarrilaren 1etik aurrera, Udalak berak kudeatzen du udal kirol jarduera guztia. Horrela, pixkanaka Udalaren irudi korporatiboa instalazio guztietan integratzen ari da.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da