Zita Ayala artistaren erakusketa Lobiano Kultur Gunean

12.04.21
Kultura eta Gazteria

Zita Ayala artista nafarrak Esencia eta Existence. L''art de la lumiere cachée erakusketa aurkeztuko du gure herrian. Galeria apirilaren 12tik 30era izango da ikusgai Lobiano Kultur Gunean.

Frantzian bizi den iruindar honek tabuak hautsi nahi ditu, aurreiritzi eta aurrez pentsatutako ideietatik askatu, eta gehiago arriskatu talka egiten dioten edo liluratzen duten kontzeptuen konbinazioan. Horrela, hizkuntza organiko bat sortu du, non argiak funtsezko eginkizuna duen, zein iragankorrak garen eta zein betierekoak sentitzen garen gogoratzeko material xumearekin.

Lengoaia artistiko honetan, oinarri gisa, kolatutako zetazko paperezko geruzak erabili ditu, ondoren barrutik argiztatzen direnak, euskarri berean bi dimentsio eskaintzeko: dimentsio naturala, opakua, egun-argitan ikusten den kanpoko irudia dena; eta dimentsio ezkutua, argia duena, argia barrutik datorrenean soilik ikus daitekeena.

Sarrera doakoa da, eta hilaren amaierara arte ikusgai izango da astelehenetik igandera 18:00etatik 20:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude