Odola emateko aukera berria izango ermuarrok bihar

12.04.21
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du. Bihar,  apirilak 13ko asteartean izango dugu aukera, goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian.

Autobusa anbulatorio zaharraren aurrean kokatuko da, Bizkaia Etorbidean, goizez 09:15etik 14:15era eta  arratsaldez 16:30etik 21:00etara bitartean.

Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz bizi dugun egoera ezohikoa izan arren, Euskadiko Transfusioen eta Giza Ehunen Zentroak unitate mugikor bat bidaliko du Ermura, odola herrian bertan eman ahal izateko, ospitalera joan beharrik izan gabe. Izan ere, odol premia etengabea da eta, beraz, gure donazioek ere hala izan behar dute. Egunero, Euskadiko ospitale eta klinika guztiek odola edo odol-osagaiak behar izaten dituzte gaixoak artatzeko, ebakuntza kirurgiko gehienek eta tratamendu mediko askok transfusioak behar baitituzte.

Herriko odol-emaileak jakinaren gainean daude jada, deialdi bakoitzeko SMS eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baitituzte.

Gaur egun, odola ematea da modu bakarra gure osasun-sistemak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren odol-osagaiak lortzeko (hematiak, plaketak eta plasma).

Hurrengo txandak kontsultatzeko, ikus ezazu honako webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du