Islarik gabeko ispiluak

14.04.21
Berdintasuna

Ermuko Jabekuntza Eskolak estreinakoz literaturari buruzko ikastaroa antolatu du, zeinari ondorengo izenburua jarri dion "Islarik gabeko ispiluak. Emakumearen ahotsa paperean eta idatziz eraikitzen". Horretan hainbat egileren lana ezagutu eta landuko da, bai gaur egungoa, bai aurreko garaietakoa. Ikastaro hori apirilaren 27tik maiatzaren 18ra bitarteko astearteetan gauzatuko da, Emakumearen Topagunean. Bi orduko lau saio izango dira, eta emakume idazleen mapa marraztuko dute. Horrela, Sorne Unzueta, Emily Dickinson, Angela Figuera eta beste hainbat sortzaileren testuak ezagutu eta sakonduko dituzte. Izen-emateak 5 euro balio du, eta Idoia Carramiñana izango da dinamizatzailea.

Zortzi ordu horietan, parte-hartzaileek gure literaturaren kontakizunean gainjarrita edo ikusezin geratu diren egileen alderdi eta inguruabarrak ezagutuko dituzte. Egile horien irakurketak partekatu eta horren inguruan hausnartu ondoren, gure narrazioa propioa egituratzeko unea izango da. Metafora bat erabiliz, idaztea ispilu baten aurrean jartzea eta zer isla itzultzen digun bezalakoa bada, emakume egileen kasuan proiekzio hori desitxuratu egin da urteetan zehar. Beraz, orain egin behar dugun galdera honakoa da: nola berreskuratuko ditugu figura horiek eta haien izenak? Tailer honetan ispiluarekin lan egingo da, nor garen jakiteko ahaleginean, geure buruaz egiten dugun kontakizuna zalantzan jarriz: benetakoa den ala inposatua datorkigun?

Erantzunen bidez, gure existentzia kontatzeko eta, ondorioz, geure buruaren eta gure errealitatearen testigantza emateko zer tresna ditugun planteatuko dugu.

Tailer hau apirilaren 27tik maiatzaren 18ra bitartean izango da, astearteetan arratsaldeko 18,00etatik 20,00etara. Izen-emateak dagoeneko zabalik daude eta Emakumearen Topagunean eta 943 17 10 30 telefonoan egin daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan