Zaporeak erronka: Lesbosen (Grezian) errefuxiatuta daudenentzako arroz-bilketaren azken egunak

15.04.21
Gizartea

Larunbatera arte, arroz biribileko gure paketeak utz ditzakegu honako establezimendu hauetan: Sagarra Gastro taberna, Amatxi jatetxea, Arriaundi okindegia, Beta argiztapena, herriko ikastetxeetan eta larunbatean bertan plazan, ''Tupper solidarioa'' ekimenaren baitan.

Zaporeak GKEak gerratik ihes egin eta Lesboseko (Grezia) lurretan kontzentratzen diren errefuxiatuen alde lanean jarraitzen du. Hala, hirugarren urtez jarraian, erakundeak ahalik eta elikagai gehien biltzeko erronka planteatu du, eremu horietara bidaltzeko errefuxiatuen beharrei erantzuteko. Erronka hori Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Mallabiko herritarren arteko lehia osasuntsua da, ahalik eta elikagai gehien lortzeko lehian arituko baitira. Azkenik, bildutako produktu guztiaren batura Lesbosera bidaliko da, beste behin.

Udalerri bakoitzari produktu jakin bat biltzeko eskatu zaio. Ermuak ahalik eta ale biribileko arroz gehien biltzeko ahalegina egingo du; Eibarrek, dilista pardinaren bolumen handiena batzeko ahalegina egingo du; Elgoibarrek, garbantzu presosillanoen kopururik handiena; eta Mallabian, ahalik eta hodi-makarroi gehiena. Produktuen bilketa astelehen honetan, apirilaren 12an, hasi zen eta hilaren 17ra arte mantenduko da.

Elkartasun kanpaina honen azken egunean ''Tuper Solidario'' jarduera egingo da Ermuko Orbe Kardinalaren plazan. 14:00etatik 15:00etara, zenbait jakien ontziak (tupperrak) banatuko dira 5 euroren truke. Bildutako dirua ere Lesbosen dauden errefuxiatuen beharrak asetzeko erabiliko da. Ontzi erdia dilista bakailaoarekin, veste erdia arroza Lumagorri oilaskoarekin eta fruta pieza bat. Esan bezala, bost eurotan. Ospe handiko sukaldariek eta Zaporeak GKEko laguntzaileek prestatuko dute otordu hori, eta tuper ontziak etxera eramateko prest emango dituzte, pandemiak sortutako osasun-egoera dela eta, ezin izango baititugu plazan jan eta dastatu.

Urteko helburua 2020an jasotako elikagaien kopurua gainditzea da; i9az elikagaien hainbat tona eta 5.250 euro batu zuten. Horregatik, Zaporeak elkarteak bat egitera eta elkartasun ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen gaitu. Batu zure ekarpena!

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du