'Paseolagun' ekimena datorren asteko asteartean eta igandean egingo da

15.04.21
Euskara

''Berbalagun'' jardueraren taldearen koordinatzaileak ezagutarazi duenez, ''Paseolagun'' jarduera datorren astean egingo dute. Jada, osatuta dituzten lehen bi taldeak, kalean eta paseoan euskaraz mintzapraktika egiteko elkartuko dira, osasun gomendioak oinarri izanik. Taldeak datorren asteko astearte eta igandean bilduko dira, apirilaren 20an eta 25ean, hain zuzen ere. 

Talde horiek euskara praktikatzeko elkartuko dira, ibilaldia paseoa egiten duten bitartean. Aukeratu dituzten egun-orduak ondokoak dira: astearteetan 18:30ean eta igandeetan 10:00etan. Bi kasuetan, antzinako Patxi tabernaren plazatxoa izango da elkargunea. Jarduera hiru astean behin egingo da.

Taldeak eratu badira ere, izen-emateak irekita jarraituko du izena eman nahi duten interesdun gehiagorentzat. Horiek asko badira, taldeak zatitzea aurreikusita dago, parte-hartzaile kopuruari eta gutxieneko segurtasun-distantziari dagokienez, osasun-agintarien gomendioak betetzeko.

Izena emateko, ohiko bideak: Ermuko euskaltegiak, Euskara Sailaren bulegoa edota 663 070 492 telefono zenbakian eta ermua_berba@aek.eus helbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago