Mankomunitateak egiaztatu du poltsa konpostagarrien kontsumoak gora egin duela eta erabilera okerrak antzeman ditu
Urteko lehen hiruhilekoan poltsen kontsumoa %20 igo dela hauteman du, eta gaizki erabili direla ikusi du: ontzietarako edo birziklagarri ez diren hondakinetarako erabiltzen baitituzte zenbait erabiltzailek
Mankomunitateak gogorarazi du doan jasotzen ditugun poltsa konpostagarriak edukiontzi marroira hondakin organikoak botatzeko baino ez direla, eta ez beste erabilera batzuetarako edo hondakinetarako. Zentzuz eta arduraz erabiltzeko deia egin du
Debabarrenan hondakin organikoak biltzeko bosgarren edukiontzia jarri zenetik, Mankomunitateak poltsa konpostagarriak doan banatu ditu, janari-hondakinak bereizteko eta birziklatu ahal izateko. Hasiera batean, poltsa horiek udaletxeetan banatzen ziren, eta, ondoren, autozerbitzuko makinen bidez.
Makinek ematen diguten biribilki bakoitzak 37 poltsa ditu eta etxebizitza bakoitzak lau astean behin poltsa bat atera dezake makinatik. Horrek esan nahi du bizikidetza-unitate bakoitzak eguneko poltsa bat baino gehiago duela hondakin organikoetarako edo janari-hondakinetarako, eta ikuspuntu teknikonik kopuru hori nahikoa dela jotzen da.
Poltsa konpostagarrien kontsumoa gora eta erabilera desegokia 2021 urte honetan
Debabarrena eskualdean, 2019an eta 2020an, batez beste 7.500 poltsa kontsumitzen genituen hilean. 2021eko lehen hiruhilekoan, kontsumoa %20 handitu da, eta hilean 9.000 poltsa-rollo kontsumitu dira.
Kontsumo-igoera horrekin batera, edukiontzi horian eta grisean poltsa konpostagarriak gero eta sarriago agertzen egiaztatu da. Poltsa horiek horretan erabiltzea ez da egoki eta, ondorioz, kontsumoa eta poltsak erosteko gastua nabarmen handitzea dakar. Mankomunitateak 110.000 euro baino gehiago erabiltzen ditu urtean poltsa konpostagarri horiek erosteko.
Mankomunitateak 4.218.000 poltsa erosiko ditu datozen urteetarako
2020an, 111.019 euro gastatu ditu poltsatan. Gaur egun, Mankomunitateak 4.218.000 unitate gehiago erosteko eta datozen bi urteetarako poltsen hornidura bermatzeko kontratazio prozesu bat du zabalik. Beharrak beteko dituen kopurua da hori, betiere arrazoizko erabilera arduratsua egiten badugu; irizpide hori beharrezkoa da doako poltsen banaketari eutsi ahal izateko.
Mankomunitateak hondakin organikoak bereizi eta birziklatu ditzagun animatzen digu, beste behin, batez ere janari-hondakinak, eta horretarako poltsa konpostagarriak bakarrik erabiltzera, helburu horretarako bakarrik, horiei beste erabilerarik eman gabe. Gogoratu, edukiontzi marroiko hondakin organikoetarako dira, ez bestelako hondakinetarako.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko