Zaporeak GKEak eskualdearen elkartasun eta eskuzabaltasunaren lekuko

19.04.21
Gizartea

Jasotako genero kopurua zenbatzeko badago ere, Mallabia, Elgoibar, Eibar eta Ermuko herriek oso eskuzabal direla erakutsi dute dira beste behin. Larunbatean eguraldia lagun eta giro paregabean 300 bazkari banatu ziren, zozketak eta merchandising produktuak saldu, pandemiaren murrizketei aurre eginez

Euskadiko hogei sukaldarik gogotik lan egin zuten larunbatean, Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen beharrei erantzuteko elikagaiak eta dirua biltzeko Zaporeak GKEak antolatutako ekitaldiaren barne. Elkarteko kideak pozarren agertu dira "pandemia egoera honetan herritarrek kalean jaterik ez izan arren espero genuena baino jende gehiago etorri delako. Izan ere, ermuarrak oso kalezaleak gara, baina jendeak arduraz jokatu eta errazioak jaso ditu etxera eramateko. Ezusteko polita izan da", gaineratu dute.

Ermuan 300 errazio kontsumitu genituen larunbatean: erdia dilista bakailaoarekin, beste erdia arroza oilaskoarekin eta fruta bat, denboraldiko laranja bat hain zuzen. Horietako bakoitzagatik 5 euro bildu ziren. Gainera, 4.000 zozketa-tiketak saldu ziren euro batean, baita promozio produktuak ere, hala nola sukaldeko mantalak, kamisetak, jertseak eta zaporeen logoa zuen oihalezko poltsak, esaterako. Jendeak bat egin du eta izugarri lagundu du, produktu ugari emanez, besteak beste, higiene pertsonaleko eta desinfekzioko produktuak barne. Eibarko eta Ermuko zinegotziak Orbe Kardinalaren plazan izan ziren larunbatean; besteak beste, Jon Iraola eta J. Carlos Abascal bi udalerrietako alkateak, Patxi Lejardi, Beatriz Gamiz, Rosa Cid, Jol Gisasola, Harri Araiztegi eta Pedro Gallego alkateordeak ere bai.

Antolatzaileek datozen egunetan jakinaraziko dute aurten zenbat genero eta diru bildu dituzten, eta edizioaren balorazioa egingo dute. Ordura arte, aurreratzen dugu tonak jaso direla; besteak beste, Eibarko eta Ermuko udalek emandako 1.000 kilogramoak, dilista pardinazkoak eta arroz biribilekoak, hurrenez hurren, eta bizilagunenak emandakoa gehitu behar zaielarik. Elgoibar ez da atzean geratu, herriko dendetako garbantzuen izakinak agortu baitituzte elgoibartarrek. Mallabiak ere bat egin du, makarroiak bilduta.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu