'Elektrojaia' egokitu eta anbizio handikoak maiatzean Oscar Mulero' Dja ekarriko du Ermura

20.04.21
Kultura eta Gazteria

Emanaldi nagusi horrez gain, beste bi saio ere izango dira: coachinga J. Suescunekin eta masterclass J. Nabirekin.

Iaz Covid-19 eragindako pandemiaren ondorioz halabeharrez egindako etenaren ondoren, aurten Ermuak ''Elektrojaia'' edo musika elektronikoaren urteroko festa berreskuratuko du, eta asmo handiz eta gogotsu ekingo dio, Oscar Muleroren emanaldi nagusia adostu eta iragarriz. Jarduera maiatzeko azken asteburuan egingo da, ostiralean hain zuzen ere, gaur egungo egoera eta baldintza sanitarioei egokitutako formatuan.

Madrilgo DJ eta ekoizle ospetsuak "Monochrome AV" tituluko azken ikus-entzunezko ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 28an, 19:00etan, Ermua Antzokian. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Oscar Mulero Espainiako technoaren historia bizia da, eta nazioarteko zirkuituan ezagunenetakoa den disc jockeyetako bat.

Sarrerek 15 euroko prezioan eskainiko dira eta datorren asteazkenean, apirilak 28, goizeko 9:00etatik aurrera jarriko dira salgai Lobiano Kulturgunean, aurrez aurre eta onlinean erosteko Kutxabank entitateko atariaren bitartez.

Horrez gain, artistentzako coaching hitzaldi edo saio bat, Javier Suescunek emana, eta musika ekoizpenaren inguruko masterclass saioa, Javier Nándezen eskutik. Saio horiek biak doakoak izango dira eta Lobiano Kulturgunean egingo maiatzaren 27an, ostegunean, 18:00etan eta 19:30etan, hurrenez hurren.

Lotutako albisteak

Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko