Ziurtagiri digitalen hastapenei eta horien erabilerari buruzko tailerra Lobianon
Datorren asteazkenean, hilak 28, goizeko 10etan
Udaleko online izapideei buruzko aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak ziurtagiri digitalei eta horien erabilerari buruzko tailerra eskainiko du datorren astean. Jarduera hori doakoa da eta datorren asteazkenean -apirilaren 28an- egingo da Lobiano Kulturgunean, goizeko 10etatik aurrera eta bi orduko iraupena izango du. Teknikariak honako hauek landuko ditu: ziurtagiri digitalaren definizioa eta horren kontzeptua; dauden ziurtagiriak (NAN, cl@ve, Izenpe, BakQ, FNMT, eta abar.); nola lortu eta nola erabili bermearekin eta modu seguruan. Halaber, adibide zehatzen bidez, izapide edo administrazio bakoitzean zein erabiltzea komeni den erakutsiko digu. Tailerra mistoa izango da; teoria eta praktika uztartuko dituena, egon daitezkeen zalantza guztiak argitzen laguntzeko.
Izen-emateak zabalik daude. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete eta lekua erreserbatu 943 17 90 10 Ext telefono zenbakira deituz. 1305 luzapena, ogonzalez@udalermua.net postontzi elektronikora idatziz edo Bizkaia Etorbidean dagoen Torreta Etxeako bulegora bertaratuz.
Aurrez aurreko tailer hori formatu seguruan eskainiko da parte-hartzaileentzat, egungo egoera eta baldintza sanitarioetara egokituta eta edukiera kontrolatuarekin. Ekimena bat dator ''eten digitala'' murrizteko eta ''online'' tramitazioaren ezagutza ahalik eta gehien zatzeko estrategiarekin, gero eta gehiago erabiltzen baita gure eguneroko gestio askotarako. Internet eta online tramitatzeko eskaintzen dituen aukerak bizkortu egin dira Covid-19 pandemia dela eta. Era berean, jarduerak gaiari buruz jasotzen diren kontsulta ugariei erantzun eta bateratu nahi die. Aprobetxa aukera zure zalantza guztiak argitzeko!
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude