'El patio de mi casa', enpatia eta askatasuna ardatz dituen ikuskizuna
Euskal Herrian, ikastetxe bateko patioan, zazpi pertsona jolasten ari dira. Ez dute elkar ezagutzen, baina hor daude, espazio horretan, arrazoiren batengatik.
Hau da El patio de mi casa antzezlanaren abiapuntua. Pez Limbo konpainiaren ikuskizun honek inoiz aipatu ez dugun horri buruz hitz egiten du: Euskal kontakizunaz, bat ez dena, asko baizik, eta gaur egun oraindik odolak pisu handia duen lurralde batean gure izaera politikoa agerian uzteko beldurraz.
Euskal Herriko elkarbizitza beti izan da konplexua. Beldurrezko urteek min asko eta askotarikoak eragin zituzten. Orain aurrera begiratu behar dugu, etorkizunera. Hausnarketa eta autokritika egitea tokatzen da. Baina, batez ere, elkar topo egin behar dugu. Hau da patioa: ideologia desberdinetako pertsonak elkarrekin bizi diren bizikidetza-espazioa, enpatia-ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei buruzko kantu bat.
El patio de mi casa ikuskizunak zauriak sendatu nahi ditu besteari begietara begiratuz. Maria Goiricelayak zuzendutako antzezlan honetan Iñake Irastorza, Nagore Gonzalez, Josune Velez de Mendizabal, Haizea Baiges, Martxelo Rubio, Jontxu Martinez eta Egoitz Sanchez arituko dira.
Ikuskizuna apirilaren 30ean izango da, 19:00etan, Ermua Antzokian. Sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunean.
Lotutako albisteak
‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean