Errotabarriren senior taldeak laugarren bukatu du eskubaloiko Bigarren mailako liga
Ermuko Errotabarri Eskubaloia elkarteko senior taldeak, Emakumeen Zilarrezko Ohore Mailako B multzoan txartatutakoak, sailkapen orokorreko laugarren postuan amaitu du 2020-2021eko liga erregularra. Larunbatean jokatu zuen ligako azken partida Iruñean, Barañaingo Lagunak taldea mendean hartuz, markagailuak 22 eta 36 gol adieraziz bisitarien alde. Denboraldi bikain baten amaierako partida izan zen. Laugarren bukatzea merezimendu handiko postua da, zalantzarik gabe, goi-mailako kirol-lorpena. Aurtengoa bigarren maila nazionalean lehiatu den seigarren denboraldia izan da, 2015-2016 denboraldian lortutako emaitza berdinduz, Imanol Alvarez entrenatzaile zela, nahiz eta orduan ligak 10 talde zituen eta ez 14 orain bezala. Urte zaila eta ezohikoa izan da, pandemiak baldintzatuta, eta, ondorioz, ateak itxita jokatu behar izan dute, zaleen babesik gabe, diru-sarreren murrizketari eta etxeko itxialdi hainbat aurrez eginez.
Zilarrezko Ohore Mailako seniorrak 26 partida jokatu ditu; hamasei irabazi ditu, bi berdindu eta zortzi norgehiagoka galdu. Guztira 34 puntu lortu ditu eta sailkapeneko lehen herenean amaiera eman dio denboraldiari, bere aldeko 58 gol izanik alde. Taldea lehiakorra izan da beste behin, maila eman eta postu bikaina lortu du. Egin dutena azpimarratu behar da, 16.000 biztanleko dituen herriko 16 jokalari baitira, guztiak Ermukoak -bat izan ezik-. Taldeak probintzietako hiriburuetako taldeekin (Zaragoza, Logroño, Bilbo edo Iruñea) edo askoz biztanle gehiago eta talde hautatuak osatzeko aukera ugariago duten herrietako taldeekin (Basauri, Etxebarri, Castro Urdiales, Camargo) neurtu ditu indarrak. Guztiak amateurrak dira, ikasten edo lan egiten duten kirolariak, bat bera ere ez baita eskubaloian profesionalki aritzen edo horretatik bizitzen. Astean lau egunetan entrenatzen dute eta bosgarren bat lehiatzen dute duten mailarik onena emateko.
Ane Herrero goleagile onenean artean: sailkapeneko 5. da, 140 tanturekin
Espainiako Federazioaren webgunean, amaitu berri den txapelketako jokalari golegileenen estatistikaren eta sailkapenaren berri ematen da. Zerrenda horretako bosgarren postuan Ane Herrero Azpiazu dago, ligan 140 gol sartuta. Arrasatekoa saskiratzaile onenen artean 5. postuan dago, mutur bien artean ia ez dagoalderik, 9 goleko alde motza. Lehen bi jokalariek 149 diana dituzte, hirugarrenak eta laugarrenak 143 tantyora berdinduta daude, eta Errotabarrikoak 140 ditu. Azpimarratzeko beste mugarri bat, gipuzkoarraren izaera borrokalaria eta jaurtiketan zein pistan egiten duen jakintza ren erakusle dena.
Zilarrezko Ohore Mailako seniorrak Ander Blancok eta Ander Garciak entrenatzen dute azken 3 urteetan. Maialen Agirregomezkorta, Ainhoa Cruz, Alaitz Fernández, Sara Garrido, Ariane Gayoso, Ane Herrero, Itziar Horrillo, Jone Izquierdo, Nekane Rekalde, Yaiza Rico, Irune Ruiz, Anne Tejada, Cristina Vivar, Jone Erauskin, Paula Romo y Maider Sáez jokalariek osatzen dute taldea. Sergio Del Olmo da fisioterapeuta. Mauri Izquierdo, Josu Garitagoitia eta Alberto Vivar izan dira Ordezkariak. Ekipo hau Lauko Makin Erremienta enpresak babesten du.
Azpian, larunbatean Barañainen Lagunak taldearen aurka jokatutako partidaren irudi batzuk uzten dizkizuegu, Agustin Peña Baigorri argazkilari nafarrak eskainitakoak. Egilea denez gero, jabetza intelektuala berari dagokio.
Gazte edo jubenilen taldeak Estatuko sektorea jokatuo du
Ariane Gayosok eta Marcos Leitaok entrenatzen duten gazteen taldeak ere denboraldi ona egin du. Hori dela eta, Kluben Estatuko Txapelketarako sailkatze fasea edo sektorea jokatuko du. Kirol denboraldi zailean -entrenatzen nahiz partidak jokatzen- egindako ahaleginaren saria da txapelketa horretan parte hartzea. Zorte on, lorpen berrien bila.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke