Elikagaien Bankuak dohaintzak jasoko ditu datozen bi asteetan
Berrikuntza Nagusia da ''bonu birtualak'' eskainiz dirua jasoko dutela, eta ez elikagaiak, herriko BM eta Eroski supermerkatuetan
Elikagaien Bankuak boluntarioak eta laguntzaileak behar ditu ekimen hau gauzatzeko
Datozen bi asteetan zehar, Elikagaien Bankuak dirua biltzeko eta dohaintzak jasotzeko kanpaina gauzatuko du Ermuan. Osasun egoera dela eta, ez du elikagairik edo janaririk jasoko, baizik eta, bate gin eta lagundu nahi duenak, "Bonu birtualak" nahi duen zenbatekoak erosi eta eman ahal izango du. Bonu birtual horiekin biltzen den kopuru osoa Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango zaio. Erakunde horrek elikagaiak eta generoa erosteko erabiliko du, eta hornitzen dituen probintziako herrien artean banatuko du, tartean Ermua.
Elikagaien Bankuak boluntarioak eta laguntzaileak behar ditu ekimen hau gauzatzeko. Bat egin nahi dutenek 665 739 452 zenbakira deitu edo WhatsAppeko mezu bat bidali besterik ez dute egin behar. Antolatzaileek pertsona bakoitzari bere ordutegia eta esleitu zaion establezimendua jakinaraziko dizkio boluntario bakoitzari.
"Bonu" bidez elikagaiak erosteko emari eta ekarpen kanpaina egingo da BM supermerkatuan
- Noiz: maiatzaren 3tik 8ra.
- Boluntarioak supermerkatuan bertan egongo dira ondorengo egun eta orduetan.
- Maiatzaren 7an: arratseko 6etatik iluntzeko 9etara bitartean.
- Maiatzaren 8an: goizeko 11.30etatik a 14.30etara.
"Bonu" bidez elikagaiak erosteko emari eta ekarpen kanpaina egingo da EROSKI supermerkatuan
- Noiz: maiatzaren 10 etik 15era.
- Boluntarioak supermerkatuan bertan egongo dira ondorengo egun eta orduetan.
- Maiatzaren 14an: arratseko 6etatik iluntzeko 9etara bitartean.
- Maiatzaren 15ean: goizeko 11.30etatik a 14.30etara.
Kasu bietan, boluntarioek kanpainaren berri emango dute, bai eta kanpaina egiteko hórrela egiteko arrazoiaren berri ere, gaur egungo osasun-baldintzei erantzunez, eta jasotako ekarpen ekonomikoen xedearen eta erabileraren berri emango.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude