Zearkale eta Diputazio kaleetan hiru hilabetez lanak egingo sare elektrikoa berritzeko eta euri urak kanalizatzeko

05.05.21
Hirigintza

Ermuak bi obra garrantzitsu hartuko ditu datozen hilabeteetan, herriaren etengabeko garapen eta eraldaketa prozesuan. Obra handiak izango dira, eta hiribilduaren erosotasunari eta eguneroko erritmoari eragingo diete, bai pertsonei, bai zirkulazioari. Hainbat eragilek sustatutako obrak dira, baina denboran eta jarduketa-eremuan bat etorriko dira. Lanen eremu nagusia Zearkale, Diputazio eta Seigarren mendeurrena kaleak eta inguruak izango dira, baita Kaltxangoko elkargunea ere. Lanak datorren asteko astelehenean hasiko dira, maiatzak 10, eta uztailerako bukatuak izatea aurreikusi dute. 

Iberdrolak hornidura sarea ordezkatu eta berrituko du Zearkalen

Iberdrolak Zearkaleko sare zaharkitu eta urtetsuaren azpiegitura berrituko du. Energia enpresak linearen zati bat ordezkatuko du zerbitzua hobetzeko eta herritarren egungo kontsumo eskariaren arabera dimentsionatzeko. Lanak maiatzaren 10ean (astelehena) hasiko dira, fase koordinatuetan egingo dira eta transformazio-zentroak Zearkale 18ko (Pedreña tabernatik) izkinatik 2 zenbakiraino aldatuko dira, eta Seigarren Mendeurrenaren (Laboral Kutxa) 1ean eta Diputazio kaleko 3-9 zenbakiarekin (Mari Asun Lorak) lotuko.

Lan konplexua izango da, zerbitzua eta hornidura elektrikoa mantenduz egingo delako. Oinezkoen zirkulazioari, etxebizitzen atarietarako sarbideari, aparkalekuei, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduei eta terrazei eragingo diena.

Lomi-Powerreko unitatean etxebizitzak eraikitzen diharduen enpresak euri-urak bilduko eta kanalizatuko ditu Diputazioko enborrarekin lotuz

Bestalde, Lomi-Power egikaritze-unitateko eraikuntza-enpresak kolektore bat eraikiko du bizitegi-etxebizitzak eraikitzen dituen hegaleko euri-urentzat, eta Diputazio kaleko enborrarekin lotu arte bideratuko du. Aurreko jarduketan baino metro gutxiago egin beharko dira, baina zaila izango da Zearkaleko bidea irekita mantentzea eta 800 mm-ko diametroa duen hodi bat sartzea, egungo eta etorkizuneko edukiera bermatzeko. Trafikoari, saltokiei eta garajeei eragingo die, desbideratzeak eragingo ditu, aldi baterako aparkalekuak kenduko ditu, edukiontziak lekuz aldatuko ditu, eta makineriarekin zarata aterako baita.

Hirigintza sailak xehetasun guztien berri eman zuen atzo Gai Orokorretarako Batzordean. Bulego teknikoak koordinazio- eta jarraipen-talde bat eratu du, udal-langileak eta -zerbitzuak barne hartzen dituena (arkitektoak, zuntz optikoko sareko teknikariak, Udaltzaingoa, enpresa kontratisten obren zuzendaritza). Informazio-ohar bat prestatu du, jada, hurbilen dauden etxebizitzetako atarietan banatzen ari dendena. Oharrean herritarroi ulergarri izateko esaten zaigu, eta barkamena eskatzen sor daitezkeen eragozpenengatik.

Jarraian, Hirigintza Saileko zuzendariak atzoko Batzordean egindako aurkezpen zehatzaren bideoa utziko dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko