Maiatzeko 'Paseolagun' ekimena datorren asteko asteartean eta igandean egingo da

06.05.21
Gizartea

''Berbalagun'' jardueraren koordinatzaileak ezagutarazi duenez, hilabete honi dagokion ''Paseolagun'' jarduera datorren astean egingo dute. Jada, osatuta dituzten lehen bi taldeak, kalean eta paseoan euskaraz mintzapraktika egiteko elkartuko dira, osasun gomendioak oinarri izanik. Taldeak datorren asteko astearte eta igandean bilduko dira, maiatzaren 11n eta 16ean, hain zuzen ere.

Talde horiek euskara praktikatzeko elkartuko dira, ibilaldia paseoa egiten duten bitartean. Aukeratu dituzten egun-orduak ondokoak dira: astearteetan 18:30ean eta igandeetan 10:00etan. Bi kasuetan, antzinako Patxi tabernaren plazatxoa izango da elkargunea. Jarduera hiru astean behin egingo da.

Taldeak eratu badira ere, izen-emateak irekita jarraituko du izena eman nahi duten interesdunentzat. Horiek asko badira, taldeak zatitzea aurreikusita dago, parte-hartzaile kopuruari eta gutxieneko segurtasun-distantziari dagokienez, osasun-agintarien gomendioak betetzeko.

Izena emateko, ohiko bideak: Ermuko euskaltegiak, Euskara Sailaren bulegoa edota 663 070 492 telefono zenbakian eta ermua_berba@aek.eus helbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude