Kolonbiako herriari elkartasuna adierazteko herritarren kontzentrazioa

06.05.21
Gizartea

Ermuan bizi diren kolonbiarrak eta Komite Internazionalista elkartek elkarretaratzea deitu dute datorren larunbat arratsalderako, maiatzak 8rako, Ivan Duque presidenteak zerga erreforma iragarri zuenetik krisi sozial larrian dagoen Kolonbiako herriari elkartasuna adierazteko. Herritarren mobilizazioak gogor zapaltzen ari dira segurtasun indarrak, eta orain arte 19 pertsona hil, 800 zauritu eta 90 desagertu izan dira.

Deialdiari ‘Bakea, bizia eta demokrazia Kolonbian’ izenburua jarri zaio. Elkarretaratze ekitaldia arratsaldeko sei eta erdietan hasiko da, herriko Orbe Kardinalaren plazan, eta deialdia zabaldu dutenek Ermuko herritarrei dei egiten diete Kolonbian bizi duten errepresioari aurre egiteko nazioarteko elkartasuna behar duen herriari babesa emateko.

Apirilaren 28tik manifestazioak egiten ari dira Kolonbiako hainbat tokitan, Ivan Duque presidenteak aurkeztutako zerga-erreformari erantzun eta kontra daudela adierazteko. Apirilaren 28tik herrialdeko kaleetan bizi izan den indarkeriak nazioarteko komunitatearen erreakzioa eragin du, eta manifestazioetan poliziak indarra gehiegi erabili izana gaitzetsi du. Hain zuzen ere, Kolonbiako Gobernuak protesta soziala bermatzea eta martxa baketsuak ahalbidetzea oso garrantzitsua dela esan zuen NBEk, Cali hirian indar publikoaren jarrera salatu ostean. Gobernuak bere proiektua bertan behera utzi duen arren, manifestazioek aurrera jarraitzen dute egindako sarraskiak salatzeko eta presidentearen dimisioa eskatzeko, baita eskubide sozialak aldarrikatzeko ere.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu