Herritarren kontzentrazioa Alberto eta Joaquinen omenez
Gaur osteguna, maiatzak 6, 15 hilabete bete dira Zaldibarko zabortegia amildu eta bi langile hondakinen azpian lurperatuta geratu zirenetik. 455 egun Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gabe. Hori horrela, Zaldibar Argitu plataformak mobilizazioak eta elkarretaratzeak deitu ditu gaur tragedia hau gertutik bizi izan duten herrietan.
Ermuari dagokionez, elkarretaratzea deitu dute 20:00etan Orbe Kardinala plazan. Neurri higieniko-sanitarioak hartuko dira kontuan, bertaratutakoen artean kutsatzeko arriskua murrizteko.
Ekintza honen helburua Alberto eta Joaquin oroimenean bizirik mantentzea da, oraindik zabortegian lurperatuta dagoen langilearen gorpua berreskuratzea, eta ezbehar honen aurrean erantzukizunak argitzea eskatzea. Zaldibar Argituk azaldu duenez, "Zaldibarren gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak" eskatuko dituzte.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu