Espainiako txapelketaren sailkapen fasea Salamancan jokatuko dute Errotabarriko jubenilak

07.05.21
Kirolak

Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkartearen jubenilak Kluben Arteko Estatuko Txapelketaren sailkapen sektorea jokatuko dute hurrengo asteburuan Salamanca hiriburuan. Eskubaloi Elkartea sektorea jokatu du maiatzaren 14tik 16ra bitartean eta bezperan abituko da Salamancara. Ariane Gayoso eta Marcos Leitao dira jubenilen entrenatzaileak; ekipoa B taldean sartuta dauden ondorengokoekin neurtuko da: egoitzeko anfitrio den Confiterías Gil Ciudad de Salamanca; Balonmano Gijón; Lagunak (Barañain, Nafarroa) eta Errotabarri (Euskadi). Asteburuko sailkapen fasean hamasei (16) talde lehiatuko dira fase finalera txartela lortzeko asmoz. Talde bakoitzetik ekipo bana bakarrik jarraituko du aurrera, irabazleak.

Salamancara joango den espedizioa zehazteke dago oraindik, pandemiaren urte honetako mugak direla eta. Jakina da entrenatzaileek eta ordezkariek bidaiatuko duela. Baita jokalarien plantilla ere. Alarma-egoerak behera egin eta baldintza berriak ezagutu arte, ez dago argi familiek bidaiatu ahal izango duten, ezta nola ere, nahiz eta, hala eginez gero, euren kabuz joan beharko diren, ekipoaren osasun babes-burbuila mantendu ahal izateko.

Lurralde osoan zortzi 4 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hamasei eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak non eta noiz jokatuko dira oraindik erabaki dago. Ermuarrek helburu edo emaitza zehatza lortzeko presiorik gabe doaz, ondo jokatu eta gozatzera. Hortaz auskalo noraino iritsiko gauza diren, behar baita ezusteko bat emateraino. Sektorea jokatzea, jada, urte osoan zehar egindako lan gogorraren sari eta ordaina kontsideratzen da. Jubenilak sailkapenaren hirugarren postuan amaitu dute ligan.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira