Ordutegi berriak Ermuko kirol instalazioetan

10.05.21
Kirolak

Alarma-estatuaren amaierak ezarritako neurri berriak indarrean sartzearekin batera, Miguel Angel Blanco kiroldegian eta Aritzmendi eta Betiondo kirol guneetan instalazioak irekitzeko ohiko ordutegia berreskuratu da.

Horrela, astelehen honetatik aurrera, honako irekiera ordutegiak izango dira:

Miguel Angel Blanco Udal kiroldegia

  • Irekiera ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 22:00etara
    • Larunbatak: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
    • Igande eta jaiegunak: 09:00etatik 13:00etara
  • Igerilekuak eta kirol anitzeko pista:
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 21:30era
    • Larunbatak: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
    • Igande eta jaiegunak: 09:00etatik 13:00etara
  • Fitness aretoa:
    • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 21:30era
    • Larunbatak: 09:00etatik 13:00etara

Betiondo kirol gunea

  • Astelehenetik ostiralera: 09:15etik 13:00etara eta 16:00etatik 21:30era
  • Larunbatak: 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
  • Igande eta jaiegunak: 08:30etik 13:30era

Indarrean dauden neurri berriak

Alarma Estatua amaitu ostean, maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretua dago indarrean, prebentzio neurri berriak ezartzeko. Testuaren arabera, mugikortasun-murrizketak eta etxeratze-agindua bertan behera gelditu dira. Denda, establezimendu eta jarduera soziokulturalen itxiera-ordutegia 22:00ak arte luzatu da, eta pertsonen arteko bileren muga ere ezabatu egin da, taberna eta jatetxeetan (gehienez 4 pertsona) eta kirol-jardueran (gehienez 6 pertsona) izan ezik.

Kirol-instalazioei dagokienez, baimendutako gehieneko edukiera %50ekoa izango da, eta aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, edukieraren %35ean.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira