Imagen
Laguntza Teknikoen Bankua erabili ahal izateko udal hitzarmena
11.05.21
Gizartea
Ermuko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Gaurko Nagusia Fundazioarekin, Laguntza Teknikoen Bankua (BAT) erabili ahal izateko. Hala, udaleko Gizarte-Zerbitzuek egokitzapen-elementuak eskuratu ahal izango dituzte, hala nola garabiak, ohe artikulatuak, gurpil-aulkiak, ibilgailuak, makuluak eta antzekoak, behar dituzten pertsonei maileguan eskaintzeko.
Juan Carlos Abascal alkateak eta Jol Gisasola Gizarte Politiketako zinegotziak Jose Manuel Blasco Gaurko Nagusia Fundazioko kudeatzailearekin sinatu dute akordioa.
Hitzarmen honen bidez, Gaurko Nagusiak honako zerbitzu hauek eskaintzeko konpromisoa hartzen du:
- Udaleko Gizarte Zerbitzuei aholkularitza ematea, laguntza teknikoak eskaini ahal izateko eta herritarren eskaerak bideratzeko.
- Laguntza teknikoen mailegua, bilketa eta dohaintza kudeatzea.
- Terapeuta okupazional bat izatea, eskatzaileak ebaluatzeko, irtenbiderik onena bilatzeko eta prestakuntza eta aholkularitza emateko.
- Laguntza teknikoen katalogoko artikulu guztiak egoera onean eta higiene ezin hobean edukitzea, eta mailegatutako elementuak behar bezala erabiltzen direla zaintzea.
- Gorabeherei erantzutea eta elementuen garraioa eta instalazioa erraztea.
Bestalde, Udalak urtean 2.000 euroko diru-laguntza emango dio Fundazioari, Udalaren Laguntza Teknikoen Bankuari eutsi ahal izateko.
Lotutako albisteak
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu