‘Ermua Kirolak’, udal kirol instalazioetako bonuak eta erreserbak kudeatzeko app berria

13.05.21
Kirolak

Ermuko Udaleko Kirol Arloak Ermua Kirolak mugikorretarako aplikazioa aurkeztu du, udal kirol instalazioen erabiltzaileentzako tresna berria.

Doako app bat da, eta hainbat eragiketa egiteko aukera ematen du, hala nola kirol-instalazioak alokatzea eta, hala badagokio, ordaintzea, ikastaroetan alta edota baja ematea, premium jardueretarako plaza erreserbatzea, kontratatutako bonuak kontsultatzea eta datu pertsonalak eguneratzea.

Udal instalazioetara abonatutako pertsona guztiek erabil ditzakete Ermua Kirolak aplikazioa, NANa edo kiroldegiko txartel-zenbakiarekin identifikatuz. Aplikazioa sei multzo handitan egituratu da, kudeaketak arin eta modu intuitiboan egin ahal izateko: nire datuak, abonuak, kirol-ikastaroak, erreserbak, premium jarduerak eta bonuak. Kexa eta iradokizunen atal bat ere badu, herritarrek Udaleko Kirol Arloari ekarpenak egin ditzaten.

Ekintza honen helburu nagusia administrazioa udal kirol instalazioen erabiltzaileengana hurbiltzea da, euren gestioak erraz egin ditzaten mugikorraren bitartez, kirol-zentrora joan edo deitu behar izan gabe.

Ostiral honetatik aurrera, maiatzak 14, eskuragarri egongo da Android (Play Store) eta iOS (App Store) gailuetan, Ermua Kirolak izenarekin.

Aplikazioaren aurkezpena ikus daiteke, erabiltzeko jarraibideekin, lerro hauen azpian uzten dizuegun bideoan (4. puntua, 1:20 minututik aurrera).

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira