Azken egunak ‘Ermua, hiri kardio-babestua’ proiektuan izena emateko
Ekainaren hasieran formaziorako plaza libreak geratzen dira, animatu!
Herriko Bexen cardio enpresak eta Ermuko Udalak lanean jarraitzen dute ''Ermua, hiri kardio-babestua'' proiektuan, gure udalerriko kaleetan 10 desfibriladore berri jartzeko eta herritarrei horiek erabiltzeko prestakuntza emateko.
100 pertsonak baino gehiagok eman dute izena dagoeneko datorren astelehenetik aurrera eskainiko diren 3 orduko doako prestakuntza-saioetarako. Gurutze Gorriak eta Teknodidaktika enpresak dinamizatuko dituzte saioak, eta bihotz-geldialdi baten aurrean erantzuten eta desfibriladore automatikoa azkar eta berme osoz erabiltzen ikasten lagunduko diete parte-hartzaileei. Saioak aurrez aurrekoak izango dira, eta errealitate birtualeko teknologiak erabiliko dira.
Oraindik maiatzaren 27tik ekainaren 4ra bitartean hainbat plaza gelditzen dira libre. Prestakuntza Izarra Centre eraikinean eskainiko da, 17:00etatik 20:00etara. Prestakuntza-saio horietan parte hartu eta erreskatatzaile bihurtu nahi baduzu, eman izena esteka honetan, maiatzaren 19a, asteazkena, baino lehen.
Bexen Cardiok erreskatatzaile sare zabala osatu nahi du udalerrian. Izan ere, prebentzioa eta herritarren babesa dira proiektu parte-hartzaile honen gakoak. Bat egin nahi duzu? Zugatik, nigatik, guztiongatik!
Anne Erauskin eta Mirene Moreno: "Banakako ekarpen txikiekin helburu kolektibo handiak lor ditzakegu"
''Ermua, hiri kardio-babestua ''proiektuak ekimena zabaltzen laguntzen ari diren bi enbaxadore ditu: Anne Erauskin (Zev Bm Zuazo) eta Mirene Moreno (Super Amara Berabera) eskubaloi jokalari ermuarrak.
Herriko kirolariek Bexen cardiori emandako elkarrizketa batean azaldu dutenez, eurentzat "ohorea" da proiektu aitzindari honetan parte hartu ahal izatea. "Ekimen onuragarria da Ermuarentzat, eta ermuarren esku dago erreskatatzaile sare bat osatzea", adierazi dute.
Mirene Morenok eta Anne Erauskinek azpimarratu nahi izan dute banakako ahalegin txikiak eginez lorpen kolektibo handiak lor daitezkeela, eta horretarako herritarren parte-hartzea funtsezkoa dela. "Proiektu ona da guztiontzat, harro egoteko modukoa gure herria bihotz-babesaren erreferentzia izatea eta Ermuko herritarrok protagonista izatea".
Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu