Errotabarriko jubenilak bukatutzat eman dute denboraldia sektorea Salamancan jokatu ondoren

17.05.21
Kirolak

Errotabarri E.K.E.ko jubenilen taldeak amaitutzat eman du denboraldia, azken asteburuan estatuko mailako txapelketara sartzeko sailkatze sektorean parte hartu eta gero. Ariane Gayosok eta Marcos Leitaok entrenatzen duten taldeak Espainiako Eskubaloi Federazioak antolatzen duen sailkapen sektorea jokatu du Salamancan, lehiatzen eta esperientziaz gozatzen, kirol alorrean hazten jarraitzeko. Ez dute sailkatzea lortu, bere taldean zituen hiru norgehiagoketatik batean garaile atera eta bitan amore eman baitute. Sektoreak ezohiko denboraldiari amaiera emango dio.

Ostiralean, hilaren 14an, Lagunak talde nafarrak mendean hartu zituzten armuarrak. Azken markagailua 21 eta 17 izan zelarik. Hasiera batean, urduritasuna nagusitu zitzaien. Defentsak ezin izan zuen Idoia Sabuqui geldiarazi, desorekatzailerik handiena izan zena, berak bakarrik 11 gol lortu baitzituen. Julene Bouzo ermuarrak, golegile azpimarragarriena izan 6 lortuta.

Larunbatean, Rio Tormes udal pabilioian berberean, Errotabarriko gazteek hobeto jokatu zuten eta hiriko Confiterías Gil izeneko talde anfitrioia gol bakarragatik mendean hartzea lortu zuten. Azken tantoa 22 eta 23 izan zen. Taldea hobeto mugitu zen pista osoan zehar, 9 jokalari ezberdinek gola sartu izanak erakusten duen bezala. Golegilerik onena Eider Casado izan zen 5 dianarekin, eta ondoren Olatz Molina 4 tantorekin, hurrenez hurren.

Atzokoan, Gijon eskubaloia taldea nagusi izan zen, 26 eta 23 aldeko markagailuaz bukatu baitzuten neurketa. Partida parekatua izan zen eta bi aurkarietako edozeinen alde bukatu zitekeena, 45. minutuan 20na baitzeuden markagailuan. Asturiarrek hobeto kudeatu zuten azken ordu laurden hori eta nekeak gainerakoa eginez. 26-21 aurreratu ziren eta azkenean ermuarrek aldea murriztu besterik ezin izan zuten egin. Erasoaren pisua Olatz Molinak (6) eta Eider Casadok (5) hartu zuten berriro. Laburbilduz, parte-hartze duina eta oroitzapenerako esperientzia.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira