31 ikuskizun udaz plazan gozatzeko

18.05.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Uda Plazan programa aurkeztu du. Hala, ekaineko eta uztaileko asteburuetan, 31 kaleko ikuskizun eskainiko dira Orbe Kardinala plazan, haurrei zein helduei zuzenduta.

Herriko Alboka Musika Eskolak, Andaluziako Kultur Etxeak, Txindurri Taldeak, Deba Beheko Bertso Eskolak, Emakumeen Asanbladak, Komite Internazionalistek eta Mikologiaren Lagunek parte hartuko dute egitarau honetan, gustu guztietarako antzerkia, musika, dantza, zirkua, magia eta bertsolaritza uztartuz.

Helduei zuzendutako ikuskizunak ekainaren 4tik uztailaren 25era, ostiral, larunbat eta igandero izango dira, 19:00etan. Haurrentzako emanaldiak, aldiz, larunbatetan eta uztailaren 25eko igandean izango dira, 12:30ean.

Kultura-programa hau abian jartzeko, kontuan hartu dira jarduerak osasun-segurtasunarekin egitea ahalbidetzen duten neurri guztiak, herritarrek berme guztiekin parte hartu dezaten.

Ildo horretan, kaleko ikuskizun guztiak eserita gozatu ahal izateko diseinatuta daude. Hori dela eta, barruti itxi bat prestatuko da plazaren barruan, iaz Etxetik plazara programazioarekin egin zen bezala. Bertan, pertsona bakoitzak eserleku bat hartuko du, toki batetik bestera 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordeta. Salbuespen gisa, bizikidetza-unitate bereko kideak elkarrekin eseri ahalko dira, baina gehienez ere 4 pertsona. Barrutiaren edukiera 250 pertsonetara mugatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean