Lau pelikula berri denboraldiko azken-aurreko zine programazioan

19.05.21
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zine aste berri bati hasiera emango dio, ostegunetik asteartera bitartean gozatu ahal izateko lau filmekin. Programazioa bihar, hilak 20, hasiko da zineklubean emango den Wildland filmarekin. Jeanette Nordahl danimarkarrak zuzendu du Sandra Guldberg Kampp eta Sidse Babett Knudsen protagonista dituen familia drama hau. Ama trafiko-istripu batean hil ondoren, Ida izebarekin eta lehengusuekin joango da bizitzera. Etxea maitasunez beteta dago, baina hortik at, familiak bizitza bortitza eta kriminala darama. Wildland 19:00etatik aurrera izango da ikusgai jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.

Zine komertziala larunbatean hasiko da, 19:00etan, La nube filmaren lehenengo emisioarekin. Fantasia eta beldurra eskutik doaz Just Philippoten pelikula honetan, Suliane Brahim, Nathalie Boyer eta Marie Narbonnerekin. Virginieri zaila egiten zaio nekazari bizitza eta ama ezkongabea izatea uztartzea. Familia aurrera ateratzeko eta bere baserriaren porrota ekiditeko, jateko matxinsaltoak hazten hasiko da buru-belarri. Bizitza gogorra da: ardura ekonomikoak eta arazo praktikoak pilatzen doaz, eta semeekin eta auzokideekin dituen tentsioak areagotu egin dira. Pixkanaka, Virginiek obsesio arraro bat garatuko du bere matxinsaltoekin: semeek ere ez dute jada euren ama ezagutuko. La nube astelehenean 19:00etan ere izango da ikusgai.

Asteko bigarren film komertziala El olvido que seremos izango da, Fernando Trueba zuzendari ezagunaren azken lana. Javier Camara eta Patricia Tamayo protagonista dituen pelikulak gizon on baten bizitza kontatuko digu, modu intimoan: Hector Abad Gomez mediku kolonbiarrarena. Gizarteko buru karismatikoa eta familia gizona, 70. hamarkadako Medellin polarizatu eta biolentoan giza eskubideen aldeko aktibista eta mediku ezaguna da. Tramak doktore eta familiako aitaren gora-beherak kontatzen ditu, bere seme-alabez eta klase behartsuenetako haurrez kezkatuta. Etxean tolerantzian eta maitasunean oinarritutako hezkuntzaren bizitasuna eta sormena arnasten zituen, baina herrialdeko indarkeriak bere inguruko bizitza baldintzatzen zuen. El olvido que seremos igandean eta asteartean izango da ikusgai 19:00etan.

Haurrentzako zineari dagokionez, igandean 17:00etan Earwig y la bruja animaziozko zinta proiektatuko da. Goro Miyazakik, Hayao Miyazaki zuzendari japoniar ezagunaren semeak, Earwig aurkeztuko digu, 10 urteko neskatila, besteak manipulatzeko trebetasuna duena berak nahi duena egiteko. Umezurtz txikitatik, bizitza atsegina eta zoriontsua darama haurrentzako etxe batean, eta denek asetzen dituzte bere kapritxoak. Egun batean, itxura bitxiko bikote batek adoptatuko, eta, bere bizitzan lehen aldiz, Earwigek bere nahien aurrean amore ematen ez duten pertsona batzuekin topo egingo du. Horrela, hainbat abentura eta egoera biziko ditu, bere barnean beti gorde duen potentzial izugarria agerian utziz.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan