Datorren astean ekingo zaio desfibriladorea erabiltzen eta pertsona suspertzen ikasteko prestakuntzari

20.05.21
Gizartea

Bexen Cardiok eta Teknodidaktikak ehundik gora boluntario trebatuko dituzte ''Ermua, kardio-babestutako hiria'' proiektuaren baitan

Ermuko ‘Bexen cardio'' enpresak datorren astean -astelehenetik larunbatera- proiektuan boluntario gisa izena eman duten pertsonei eskainiko dien prestakuntzaren inguruko xehetasunak eman ditu. Prestakuntza 3 orduko saioetan egingo da; lehen orduko atala teorikoa izango da, eta hurrengo biak praktikoak. Lehenengo ordu teoriko horretan, parte-hartzaileek udalerrian ezarriko den desfibriladore-sarearen proiektua eta ekosistema ezagutu ahal izango ditugu, bihotzeko edozein gorabeherari aurre egin ahal izateko. Ondoren, teknikari batek azalduko du nola egin bihotz-biriketako bizkortze maniobra (BBB) eta nola erabili Kanpoko Desfibriladore Automatikoa (KDA). Saioak Izarra Centre eraikineko 4. solairuan egingo dira.

Bigarren zatian teoriatik praktikarako jauzia egingo dugu. Teknodidaktikako langileek prestakuntza eskainiko dute eta errealitate birtualeko ‘Ludus Global’ teknologian oinarrituko dira. Taldeak bizi dugun osasun-egoeraren araberakoak izango dira, eta Covid-19ri aurrea hartzeko gomendio eta neurri sanitarioei jarraituko zaie: gela aireztatuak eta C02 neurgailuak dituztenak, maskara nahitaez erabiltzea, pertsona eta kideen arteko distantzia mantentea, materialen asepsia, eta abar.

Lehen asterako taldeak osatuta daude, baina oraindik plazaren bat geratzen da maiatzaren 31tik ekainaren 5era bitarteko bigarren asteko jardunaldietarako. Oraindik garaiz zaude, eman izena!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu