Eman zure iritzia Ermua kirolariago eta fisikoki aktiboago lortzeko
Nahiko aktiboa zara kirolean? Erantzuna baiezkoa bada, zergatik? Eta ezezkoa bada, berdin? Zure ustez, herrian jarduera fisikorako zailtasunak daude? Zeintzuk dira? Praktikan ba al dago alderik gizonen eta emakumeen artean? Nola gustatuko litzaizuke kirola eta jarduera fisikoa praktikatzea zure udalerrian?
Bizitzako arlo guztietako erabakiak gogoetaren emaitza izan ohi dira. Hausnarketa hori lasai, ikuspuntu errealistatik egina, partekatua eta oinarri zabalekoa bada, hobe. Hori dela eta, udal kirol sailak parte-hartze prozesu bat ireki du Ermuko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Estrategikoari begira ermuarren iritziak jasotzeko. Datozen urteetarako ibilbide-orria markatzeko zeregin horri aurre egin nahi zaion garrantzia kontuan hartuta, gure udalak Donostiako ''murua'' aholkularitza ospetsuaren zerbitzuak kontratatu ditu. Berrikuntza estrategikorako bulega da, diziplina askotako profesionalak bildu dituena aholkularitza integrala eskaintzeko. Muruak "hiri eta lurraldeen planifikazioan eta kudeaketan lan egiten du, ingurune aktibo eta osasungarriak sortzeko". JuanMa Murua sortzailea da buru.
Udalak plan horrek gu guztion ahotsa eta iritzia jasotzea nahi du. Hori dela eta, lan prozesu irekia prestatu du: herritar guztiei, hezkuntza, gizarte, kultura eta kirol komunitateko eragile guztiei irekia, baita Ermuko elkarteei ere. Esan behar diguzun guztia entzun nahi dugu. Zure parte-hartzea oso garrantzitsua da. Horregatik, adieraz iezaguzu zure iritzia kirolaz eta jarduera fisikoaz gakotzat jotzen dituzun beharrak eta proposamenak jasotzeko prestatutako galdetegiaren bidez, eta kontuan hartu beharrekoak gure udalerriaren garapenari eta/edo eraldaketari begira.
Google forms-eko galdetegi bat da, eta 9 galdera ditu; horietako 8 zehatzak dira, eta gure ohiturei, lehentasunei eta egoera sozial eta ekonomikoei buruzkoak; pandemiak eta Covid-19a gainditu izanak eragingo ote gaituen galdetzen digu, hau da, barruko edo kanpoko espazioak nahiago ote ditugun, eta abar... Azkenekoa galdera irekia da, iradokitzeko, iritzia emateko edo nahi duguna adierazteko. Ekainaren 4ra arte, hori barne, bete eta erantzun ahal izango dugu. Ez izan zalantzarik, orain da unea, parte hartu eta adierazi esan beharrekoa!
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke