Mahai jokoak euskaraz, gure hizkuntza modu dibertigarrian praktikatzeko

21.05.21
Euskara

Berbalagun ekimenak proposamen berri bat aurkeztu du herrian euskara praktikatu nahi dutenentzat: Jokogunea. Jarduera dibertigarri honetan, parte hartzaileek euskarazko mahai-jokoetan jolastuko dute, hizkuntza hobetzeko, arratsalde entretenigarri batez gozatzen duten bitartean.

Jokoen arratsaldea maiatzaren 28an izango da, 18:00etan, Orbe Kardinala plazan. Antolatzaileek lau joko eskainiko dituzte aukeran: Tabu, Auskalo (tribiala euskaraz), Ezagutu Euskal Herria eta Monopoly.

Jokogunean parte hartu nahi dutenek ermua_berba@aek.eus postontzira mezu bat bidaliz edo 663 070 492 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena, eta zein bi jokotan jokatuko duten adierazi beharko dute. Jarduerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero ere, bi bide horietara jo daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin