Ia prest dago '2021eko Udan Kirolaz Blai' jardueren programa

21.05.21
Gizartea

Udal kirol sailak uda honetan eskainiko dituen jarduerak prestatzen ari da egunotan, ia prest dituelarik. ''Udan Kirolaz Blai 2021''saioaren zirriborroa oso aurreratua dago eta laster irekiko dituzte izen-emateak, maiatzaren 31n hain zuzen ere. Kanpainak bi jarduera nagusi izango ditu: abentura anitzeko udalekuak eta igeriketa ikastaro trinkoak. Jarduera horiek Bizkaiko Foru Aldundiko euskara sailaren diru-laguntza jasotzen dute.

Abentura anitzeko udalekuetan 42 plaza eskainiko dira 5 urtetik 15 urtera bitarteko parte-hartzaileentzat. Jarduerak uztailaren 5etik 23ra bitartean egingo dira, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era bitarteko ordutegian. Taldeek 14 kide izango dituzte gehienez, adinaren arabera taldekatuta, ahal den guztietan. Edizioa desberdina izango da aurrekoen aldean, eta bai programa bai barne-antolaketa Osasun Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren osasun-gomendioen arabera garatuko dira. Izena emateko tarifa 91,75 eurokoa da abonatuentzat eta 133,20 eurokoa ez direnentzat.

Covid-19aren pandemia dela-eta, jardueratan hartuko diren neurri nagusiak honako hauek izango dira:

  • Parte-hartzaileek derrigorrez musukoa erabili beharko dute.
  • Udalerrian egingo dira jarduerak, txangorik edo irteerarik gabe.
  • Programazioa aldakorra izango da, unean uneko egoeraren araberakoa. Horregatik, telefono mugikorraren zenbaki bat eskatuko da, komunikazio arina izateko eta programazioa azkar banatzeko kanal gisa erabiltzeko.
  • Aire zabaleko eta naturako jarduerek pisu berezia izango dute. Betiondon eta T. Zuazua futbol zelaian egingo dira. Euria bada, aldiz, Aritzmendi pilotalekuan eta kiroldegiko pistan.
  • Osatutako taldeek ez dute harremanik izango elkarren artean, burbuila bermatzeko.
  • Igerilekuan ez da jarduerarik egingo.

Izen-emateak kiroldegiko sarreran egin beharko dira. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Izen-emate orria eta ordainketa helbideratzeko bankuko datuak.
  • II. Eranskina- Jarduera Covid-19ra egokitzeko plana
  • III. Eranskina- Kutsatzeko edo positibo emateko arriskua dagoen kasuetarako prebentzio- eta jarduketa-protokoloa.
  • IV. Eranskina- parte hartzeko baldintzak onartzea, informatzeko betebeharra eta baimen informatua.
  • V. Eranskina- nahitaezko higiene- eta prebentzio-neurri pertsonalak.
  • Beharrak eta baimenak.
  • Parte-hartzailearen osasun-txartelaren fotokopia.

Bestalde, igeriketa ikastaro trinkoetan 24 plaza eskaintzen dira. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra eskainiko dira, biak barne. Izen-emateak ekainaren 7an irekiko dira. Maila guztiak eskainiko dira, 0 mailatik hasita kirol igeriketako maila aurreratuenera arte. Maila baxuenekoek astean bi saio izango dituzte, 1. mailatik 5.era, aldiz, egunero astelehenetik ostiralera. Ordutegi desberdinak eskainiko dituzte. Izena emateko prezioak hauek dira: 0 mailan, abonatutako pertsonek 44€ eta abonatu ez direnek 68,30€. 1. mailatik 5.era eta kirol-igeriketa; abonatutako pertsonak 60,40€ eta abonatu ez direnak 109,50€.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.