Arantza Moreno ermuarra Polonian jokatuko den Selekzioen Europako Kopan izango da

24.05.21
Kirolak

Arantza Moreno Fernandez atleta ermuarrak Europako Selekzioen Kopan parte hartuko du hurrengo asteburuan, maiatzaren 29an eta 30ean, Chorzów hirian (Polonian). Jaurtitzailea 600 gramoko xabalina modalitatean lehiatuko da Silesia estadioan, txapelketa on bat egin eta hurrengo Olinpiar Jokoetarako aukera emango dion marka bat lortzeko asmoz. Ermuarra egungo Espainiako txapelduna da eta proiekzio handiena duen kirolarietako bat, marka ona lortzeko aukera berri bat izango duena, txapelketa horretan munduko espezialista onenetako batzuekin lehiatuz.

Arantza Morenok Europako hogeigarren Kopan eta Xabalina jaurtiketako A finalean parte hartu zuen hilaren hasieran (maiatzaren 9an), Spliten (Kroazian), sailkapen nagusian bederatzigarren geratuz, 57 metro eta 41 zentimetroko jaurtiketa onenarekin. Ia berrogeita hemeretzi metroko (58.94 m) marka propio onenetik gertu, baina hartara iritsi gabe. Final horretako garaipena Maria Andrejczyk poloniarrak lortu zuen, txapelketako errekorra berrituz 71.40 metroko jaurtiketa bikainarekin. Irabazleak munduko hirugarren marka onena ezartzea lortu zuen, Barbora Spótakova txekiarrarengandik (72.28 2008an) 88cm-ra geratuz, Spótakova bere ere txapelketa honetan bertan parte hartu zuelarik.

Hiru kirolari bizkaitar lehiatuko dira: Arantza Moreno, Aitana Rodrigo eta Carlos Tobalina

Arantza Morenok lehiaketa honetan parte hartzen zuen zazpigarren aldia zen, non 23 urte azpikoen kategorian podiumera birritan igotzea lortu zuelarik; zehazki, 2. eta zilarra izan zen 2013an, eta 3.ena brontzea lortuz 2016an. Ermuarra Iruñean bizi da une honetan, Idoia Mariezkurrenaren aginduetara entrenatzen duelarik.

Ermukoa ez da bizkaitar bakarra izango Europako Selekzio Nazionalen Kopan, izan ere, berarekin bat espedizio berean Aitana Rodrigo atletismoko errelebo proba laburrean lehiatu eta korrituko duena eta Carlos Tobalina pisu jaurtiketako espezialitatean parte hartuko duena ere joango baitira. Onena opa diegu hiru gazteei. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira