Elektrojaiaren musikak gure zentzumenak beteko ditu ostegunetik larunbatera

25.05.21
Kultura eta Gazteria

Maiatzak izango duen azken aste osoan gaude. Elektrojaiaren astean gaude. Bejondeigula! Txertaketa-prozesuari esker, pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari gara Covid-19k eragindako pandemia hobeto ezagutzearekin batera, eta, nolabait, ohikoak genituen proposamenak berreskuratzen. Horren adierazle behinenak mugikortasuna berreskuratzea eta ordutegi-murrizketarik ez izatea dira. Halaber, pixkanaka-pixkanaka, aisialdi eta kultur-programazioaren hein bat berreskuratzen dihardugu, jasaten ari garen egoerarako indarrean dauden osasun-gomendioak betez eta errespetatuz. Joan den astean ''Vertigo Rock'' ekimena berreskuratu genuen, moldatutako edo egokitutako edizioan. Aste honetan, musika elektronikoaren jaiak hartuko du lekukoa: it''s more than music, it''s ''Elektrojaia 2021''!

Elektrojaia motorrak beratzen hasita dago, egitaraua datorren ostegunean hasiko baita. Arratsaldeko 6etan, Javier Suescun Musex Industrieseko CEOak artistentzako coaching saioa eskainiko du Lobiano Kultur Etxean. Eta ordu eta erdi geroago, leku berean, J. Nandezek hartuko dio lekukoa, masterclass modular bat emateko; Charles Ramirezen Hof Records zigiluko kidea eta Bilboko Sonora aretoko musikaria. Javier Hernández 28 urteko Dja da, Durangon (Bizkaia) jaioa. Bere estiloa Techno, Tech-House eta Deep-House musika adarren artean aldatzen da.

Ostiralean, Oscar Mulero ekoizle eta DJ madrildarrak "Monochrome show" bere azken ikus-entzunezko ikuskizuna aurkeztuko du 19:00etan Ermua Antzokian. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Oscar Mulero Espainiako technoaren historia bizia da, eta nazioarteko zirkuituan ezagunenetakoa den discs jockeyetako bat. Sarrerek 15 euroko prezioa dute, eta geratzen diren bakanak -hogeita hamar bat- Lobianon bertan edo sarean eros daitezke, Kutxabank erakundearen atariaren bidez.

Azkenik, larunbatean Elektrojaiako DJen streaming saioez gozatzeko aukera izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude