Etxarte zeharbideko bidearen zati bat hiru egunez itxita egongo da
Lomipower eremuko euri-urak Diputazio kalean ibaiarekin lotzen diren arte bideratzeko obrek, Zearkale kalearen eta Etxarte zeharbidearen bitartez, aipatutako zeharbidearen zati bat hiru lanegunez itxita edukitzea eskatzen dute. Zehazki, biharko 8:00etatik -maiatzaren 26tik- datorren ostiraleko 18:00etara. Ibaiarekiko elkargunean, 4 metroko sakonera duen putzu bat egin behar da. Lan horren ondorioz, ibilgailuen eta pertsonen trafikoa eten behar da, zereginak segurtasun-baldintzetan egin ahal izateko. Enborrarekin konektatzeko putzu hori instalazio asko igarotzen diren gune batean egin behar da, besteak beste, gas naturalaren hodi orokorra. Hala erabaki eta koordinatu du udal bulego teknikoak obra zuzendaritzarekin.
Obraren ezaugarriak direla eta, beharrezkoa da hondeamakina bat erabiltzea, eta, beraz, Etxarte Zeharbidera Diputaziotik sartzeko zati batean ibilgailuen trafikoa moztu beharko da, hiru egunez, maiatzaren 26tik 28ra, bi horiek barne. Zeharbide horretan dauden garaje eta aparkalekuek eta inguruko saltokietarako zamalanek Zearkaletik sartu eta irten beharko dute, irekita eta erabiltzen den zatiak bi noranzko izango baititu. Afekzioa behar bezala seinaleztatuta dago, eta inguruko bizilagunen komunitateei jakinarazi zaie, afektatutako garajeetako ateetan eta inguruko atarietan egoera horren berri ematen duten kartelen bidez.
Kaleko gainerako aparkalekuak zerbitzuan mantenduko dira, afekzioak ahalik eta eragin txikiena izan dezan, ez baitute arriskurik izango. Udaleko arlo teknikoak laguntza eta arreta eskatu du, eta eragozpenak barkatzeko baita ere.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean