Alkateak RECIren ‘Datuaren Ekonomia’ jardunaldiari hasiera eman dio

26.05.21
Erakundea

Espainiako Hiri Adimendunen Sareak (RECI) eta Innpulso Sareak antolatutako ‘Datuaren Ekonomia’ jardunaldia inauguratu du Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak astearte honetan, hilak 25.

Abascalek Innpulso Sareko ko-presidente gisa parte hartu du ekitaldi telematikoaren irekieran. Honekin batera, Rivas Vaciamadrideko zinegotzi eta RECIko presidenteorde den Jose Manuel Castrok ere parte hartu du.

Alkateak eskerrak eman dizkio RECIri jardunaldira gonbidatzeagatik, eta azpimarratu du funtsezkoa dela hainbat erakunde eta sareren artean ezagutza eta esperientziak partekatzea. "Ez gara aldaketa gutxiko garai bat bizitzen ari, garai eta paradigma aldaketa bat baizik, eta horrek arriskuak sortzen ditu, baina baita aukerak ere. Horregatik da garrantzitsua elkarrekin lan egitea etorkizuneko erronketan, hala nola administrazioaren digitalizazioan eta sektore pribatuan".

Alkatearen aurkezpenaren ondoren, programa infomediaren sektoreari, datuen ekosistemei, gobernantzari eta datu irekiei buruzkoa izan da bereziki.

Jardunaldi osoa ikus dezakezue lerro hauen azpian uzten dizuegun bideoan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako