‘Ermua, hiri bihotz-babestua’ proiektuaren prestakuntzarekin pozarren daude boluntarioak

26.05.21
Gizartea

''Ermua, hiri kardio-babestua'' proiektuak aurrera jarraitzen eta helburuak betetzen ditu, ''Bexen Cardio'' enpresak eta gure udalak aurreikusitako kronogramari jarraiki. Proposamenak Mirene Moreno eta Anne Erauskin enbaxadoreen, hurrenez hurren ''Berabera eskubaloia'' eta ''ZEV Zuazo Eskubaloia'' taldeetako jokalarien nahiz herritarren babesa jaso du. Bexen cardiok 150 boluntarioren izen-ematea jaso du. Izen-emateak amaitu ondoren, jada, prestakuntzari ekin zaio –aste honetan eta datorrenean gauzatuko dena –; ondoren, DEA berriak instalatuko dira, gure herrian hogeita bi gailuz osatutako sare zabal bat egituratzeko; ekaineko ''Bihotz Eguna'' jardunaldiaz gizarteari aurkeztuko eta abian jarriko, eta abar. Dena den, hori guztia geroago iritsiko da, beraz, gaur oraina landuko dugu.

Astelehenean hasi ziren trebakuntza saioak eskaintzen eta dagoeneko hainbat taldek jaso dute. Balantzea ona egin dute alderdi guztiek: Bexenek positibotzat jo du "asistentzia eta interes maila", eta Eva bezalako boluntarioek uste dute prestakuntza "atsegina, pedagogikoa eta batez ere erabilgarria" dela. Begiraleek esperientzia handia dute eta "saioa azkar baten igarotzea eragiten dute, konturatu orduko, oso entretenigarria delako". Bertaratutakoen artean kezka amankomuna dago "behar bezala ez laguntzea eta KDa egoki ez erabiltzearen beldurra". Zalantzarik ez dago begiraleen esanetan: "Ortodoxoki edo egoki %100ean lagundu ez arren, ezer ez egitea baino hobe da". Teknodidaktikak bihotz-biriketako bizkortzearen teoria generikoa (BBB) eta Kanpoko Gailu Automatikoa (KDa) erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskaintzen ditu. Ludusek, bere aldetik, alderdi praktikoa jorratzen du, Errealitate Birtualeko gailuak konbinatuz. Bexen Cardioko teknikariek, bestalde, enpresa dagoen udalerrian garatzen den programa pilotu eta aitzindari honen xehetasunak ematen dituzte.

Saioak Izarra Centreko 4. solairuan egite ari dira, euskarri teknologikodun prestakuntza emateko nahiz Covid-19ren aurkako osasun-protokoloak eta -gomendioak aplikatzeko instalazio egokietan, zabalak direlako. Bertaratzen diren boluntarioak, diploma bat jasotzeaz gain, merchandising-produktu sorta ere hartzen dute (poltsa, txapa, USB pendrive eta boligrafoa) beren konpromisoagatik. Saioak egunero izango dira (astelehenetik larunbatera) ekainaren 5era arte.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26