'Zaporeak' elkatearen aldeko kontzertua egingo du larunbatean 'Eresmin' abesbatzak

27.05.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Santiago Apostoluaren parrokia-elizan ongintzazko kontzertua izango da larunbat honetan, maiatzak 29, ''Zaporeak'' irabazi-asmorik gabeko elkartearen alde, zeinak Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien. Gipuzkoako sukaldariek elkartea sortu bazuten ere, gaur egun Euskadi osoko boluntario asko biltzen ditu. Emanaldia arratsaldeko zortzirak laurden gutxiagotan hasiko da. Sarrera doan da.

Jaime Tejadasek zuzentzen duen ‘Eresmin’ abesbatza gipuzkoarrak ahotsa eta doinuak jarriko ditu. Bertan izango dira ''Zaporeak'' elkarteko ordezkari hainbat, Ermuko herriari eskerrak emango dizkiotenak ekimenetan eta kanpainetan izandako elkartasunagatik eta egindako ekarpen jarraituagatik. Izan ere, pasa den apirilean Lesbosko (Grezia) errefuxiatu-eremuetara bidaltzeko pardina dilistak ekarriz eskualdeko erronkan parte hartu eta ekarpen handia egin zuenean. Ordezkariek Elkarteari eta bere kanpainei buruzko informazioa emango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu