Ermua herriko ikasleen hobekuntza kognitiboa bultzatzeko lanean dihardu
6 eta 16 urte bitarteko 1.200 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute beren trebetasun kognitiboak ebaluatzeko eta hobetzeko lankidetza-proiektu handi batean
Ermua da munduan lehen udalerria da bere ikasleei doitasun-profilatze kognitiboa egiten dioena, eta, horri esker, haien gaitasun kognitiboak hobetuko dira plataforma digitalez baliatuz.
Ermuko Udala abendutik ari da enpresa eta erakunde akademikoekin elkarlanean, orain arte beste udalerri batek lortu ez duen helburu bat lortzeko: ikasleen behar kognitiboei arreta integrala ematea.
Proiektu hori ‘Impulso Cognitivo’ izeneko enpresak gidatzen eta koordinatzen du, udalerriko 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen profilatze kognitiboa osatzeko eta bakoitzari banakako entrenamendu-plan bat eskaintzeko, ikasleen oinarrizko prozesu psikologikoetako batzuk hobetzen laguntzeko asmoz. Proiektuak Ermuko bost ikastetxetako haurren funtzio exekutiboak ebaluatu eta entrenatu nahi ditu. Funtzio exekutiboak helburu bat finkatzeko eta lortzeko balio duten trebetasun kognitiboen multzoa dira, ekintzak egoera bakoitzaren arabera kontrolatuz eta autorregulatuz. Azken hamarkadetan, ebidentzia zientifikoak erakutsi du funtzio exekutiboek lotura estua dutela errendimendu akademikoarekin; irakatsi eta ikasteko prozesuekin, eta ikasteko zailtasun asko hezkuntza-premia ugarik heziketa espezifikoak behar izaten dituztela.
Proiektuak batu egin ditu Impulso Conginitivo, Nebrija Unibertsitatea, CogniFit eta Ermuko Udala
Ermuko Udalak garun-gaitasun horiek ebaluatzeko eta hobetzeko tresna digitalak eman dizkie ikasleei, maila sozioedukatiboan eta maila kognitiboan arreta osoa eskaintzen dien lehen udalerrian bihurtuz. Juan Carlos Abascal Ermuko alkatearen ustez, "Ermuko ikasleen profil kognitiboa osatzeak aukera paregabea eskaintzen du funtzio exekutiboen hobekuntza indartzeko, ikasleen, familien eta ia eskola-komunitate osoaren eskura jarriz zientifikoki kontrastatutako tresna digitalak".
Luis Miguel Aras medikuak zuzentzen duen ‘Impulso Cognitivo’ enpresak funtzio exekutiboak ebaluatzeko tresna sorta prestatu du, Jon Andoni Duñabeitiak zuzentzen duen Nebrija Kognizio Ikerketa Zentroaren Nebrija Unibertsitateko ikerketa-taldearen lankidetzari esker. Talde zientifikoak adingabeen funtzio exekutiboak ebaluatzeko doitasunezko proba psikometriko bat diseinatu du, eta 2021eko lehen hiruhilekoan Ermuko bost ikastetxetako 1200 haurrek baino gehiagok test edo froga egin dute. Orain arte, Ermuan bizi diren ikasleen %85ek baino gehiagok parte hartu ahal izan du proiektuan, eta hori aurrekaririk gabeko lorpena da. Ikasleek 30 minutu baino gutxiagoan eta ukipen-gailu elektronikoen bidez frogako erronka batzuk osatu dituzte, ikastetxe bakoitzera joandako langile espezializatuen jarraibideekin. Luismi Arasek azpimarratu duenez, "Proiektu hau berrikuntzaren eta hezkuntza erakundeen, enpresa espezializatuen eta administrazio publikoaren arteko lankidetzaren diziplina anitzeko apustuaren adibide petoa da".
San Pelaio, Sallabente, Eskolabarri, Anaitasuna ikastola eta Ermua BHIko 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute arreta integraleko proiektu berritzaile honetan. Jon Andoni Duñabeitia zientzialariak adierazi duenez, "Ikasleei arreta integrala emateak esan nahi du, halaber, ikaslearen funtzio kognitiboak aztertu behar direla, indarguneak eta ahuleziak zehazteko", eta uste du proiektuak aniztasunari erantzuteko ahalmena duela, ikaskuntzan banakoen arteko desberdintasunak errespetatzearen testuinguruan. "Pertsona bakoitzaren gaitasunetara egokituko den hezkuntza eskaintzeko, beharrezkoa den lehen urrats naturala pertsona bakoitza nolakoa den jakitea da", adierazi du Duñabeitiak.
Profil edo azterketa kognitiboari esker, ikasle bakoitzari banakako entrenamendu-plan bat eskaini ahal izango zaio
Lehenengo fasearen ondoren, eta CogniFit gailu digitalen bidezko doitasunezko entrenamendu kognitiboaren enpresa liderrarekin lankidetzan, ikasle bakoitzari entrenamendu pertsonalizatua eskainiko zaio, bere gaitasun mentalak eta funtzio exekutiboak entrena ditzan, jolas kognitibo egokitzaileen sistema baten bidez. Proiektu honetan parte hartzen duen Ermuko ikasle bakoitzak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, punta-puntako tresna digitalak erabili ahal izango ditu 2021/2022 ikasturte osoan, aurrekaririk gabeko ekintza. Duñabeitiak zuzentzen duen Nebrija Unibertsitateko zientzia-taldeak ekintza horren eragin positiboa ebaluatuko du, Bultzada kognitiboa ebaluatzeko bateriekin. Carlos Rodríguez CogniFit erakundeko zuzendari exekutiboak adierazi duenez, "Doitasunezko medikuntzarekin gertatzen den bezala, zehaztasunezko hezkuntza bilatu behar dugu, ikasle bakoitzaren gaitasun kognitiboen estimulazio indibidualizatuaren bidez". Sektorean 20 urteko esperientzia du eta 4 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. "Proiektu hau eredu bat da beste herri eta hiri askotan erantzuteko", adierazi du Carlos Rodriguezek.
Ermuak, 2017az geroztik, Zientzia eta Berrikuntzako Hirien Elkartea (Red Innpulso) zuzentzen du. Ministerioak "zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" bereizgarriarekin aintzatetsitako 72 hiri biltzen ditu, eta proiektu honekin urrats estrategiko bat ematen du oinarri zientifikoa duen berrikuntzari laguntzeko politikak sortzeko prozesuan. Juan Carlos Abascal alkateak adierazi duenez, "Ermua gero eta prestatuago dagoen gizarteari ekarpena egitetik gero eta gertuago dago, etorkizuneko eta zalantzagarri diren erronkei aurre egiten laguntzeko. Etorkizun hobea eskaini nahi diegu datozen belaunaldiei, eta proiektu hau konpromiso horren adibide argia da ".
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren