Bakarrik bidaiatzea gustatuko litzaizuke, baina ez zara ausartzen?

01.06.21
Berdintasuna

Ermuko Jabekuntza Eskolak bakarrik bidaiatu nahi duten baina, hainbat arrazoi direla medio, pauso hori ematera ausartzen ez diren emakumeei zuzendutako hitzaldia antolatu du lehenengo aldiz.

Viajando por el mundo contigo misma izenburupean, Maria Etxegarai sexologa, gizarte langile eta Arima Argitzen zerbitzuaren sortzaileak emakumeen ahalduntzea landuko du bidaiatzearen ikuspuntutik. Etxegarairen arabera, bakarka bidaiatzeak "bizitza erdigunean jartzea, norbere buruari entzuteko eta gelditu ahal izateko espazio bat hartzea" esan nahi du. Gainera, motxila edo maleta hartu eta munduko edozein lekutara joateak "nork bere burua zaintzeko espazioa hartzea eta lehen lekuan jartzea" esan nahi duela gaineratu du, kontuan hartuta gizarte honetan emakumeak oraindik ere besteen zaintzarako hezten direla.

Hitzaldi hau ausardiarako deia izango da, bakoitza bere bizitzaren jabe eta nagusi izateko iraultza. Horrela, Etxegaraik gizarte matxista eta patriarkal honen beldur eta oztopo guztiei aurre egitera animatuko ditu parte-hartzaileak, "bakarrik bidaiatzeak inoren menpe ez egotea esan nahi duelako, norberak nahi eta amesten duena egiteko".

Ostegun honetan, ekainaren 3an, 17:00etatik 19:00etara, zure buruarekin bidaia egiteko gakoak eta tresnak ezagutzeko aukera izango duzu.

Izen-emateak zabalik daude, eta Emakumearen topalekuan bertan edo 943 17 10 30 telefonora deituz erreserbatu daiteke lekua.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du