Jaurlaritzak baldintza batzuk malgutu ditu: ostalaritza eta kultur jarduerak zabalik gauerdira arte
LABIren Aholku Batzordeak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela, eta LABIren Batzorde Teknikoaren irizpenaren eta Biziberri III Planaren gomendio zientifiko-sanitarioak aintzat hartuta, atzoko -maiatzak 31ko- bileran aire zabaleko kirol-jarduerak malgutzea eta jarduerak eteteko ordutegia zabaltzea erabaki zuen.
Bihar, asteazkena, ekainaren 2an indarrean sartuko den dekretu berriak indarrean dauden neurrien bloke nagusia mantenduko du, baina aire zabalean egiten diren jarduerak eta hainbat establezimendu ixteko ordutegiaren ingurukoak malgutu egingo ditu. Bileraren ondoren, Lehendakariak neurrien berri eman zuen agerraldi baten, ''Irekia''k zabal eta luze jasotzen duena. LABIren Aholku Batzordeak beste neurri batzuen inguruko erabakia atzeratzea erabaki du, egoerak hobera egin arte, adibidez, oraingoz baimentzen ez diren elkarte gastronomikoak edo txokoak ireki eta erabiltzea.
Lehendakariak agerraldian adierazi zuen beharrezkoa dugula norberaren babeserak eurri guztiak betetzen jarraitzea. "Tunelaren amaieran argia ikusten ari gara, baina zuhurtzia mantendu behar dugu datozen hiru asteetan. Asko aurreratu dugu. Orain atzera ez egitea da helburua", adieraziz.
Dekretu berriak bost aldaketa agertuko ditu indarrean dauden neurriekiko:
- Aire zabaleko kirol-jarduerak pertsona kopuruaren mugarik gabe egin ahal izango dira.
- Establezimenduak ixteko eta jarduerak eteteko ordutegia 2 ordu atzeratzen da eta gaueko 24:00etan finkatzen da.
- Garraio publikoaren irteera 24:00ak arte luzatuko da.
- Aisialdiko taldeetan 10 laguneko taldeak antolatu ahal izango dira, betiere talde egonkorrak direla bermatzen bada.
- Aire zabalean egiten diren erakusketa- edo turismo-bisitaldietan, gehienez 10 pertsona egon daitezke.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude