Lau kale ikuskizunek emango diote hasiera Uda Plazan kultur programari

03.06.21
Kultura eta Gazteria

Bihar hasiko da Ermuko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen Uda Plazan jardueren programa. Ekainean eta uztailean, lau ikuskizun izango ditugu astebururo Orbe Kardinala plazan.

Programazioaren estreinaldia ostiralean izango da, 19:00etan, Nudo zirku erakustaldiarekin, Rojo Telon konpainiaren eskutik. Hiru ‘korapilo-askatzailek'' zeruak hartuko dituzte berriz ere, estutzen dituzten korapiloak askatzeko, eta betiereko bakanal batean dantzan hasiko dira letargizko egoera batean sartu eta berriro ere direnak izateko. Eta nor dira horiek? Hiru emakume, umorearen, interpretazioaren eta zoru eta aireko zirku-tekniken bidez, mundu desberdinak zeharkatuko dituztenak, ikusleek gozatu eta esperientzia ''zerutiarra'' bizi dezaten.

Larunbatean, hilak 5, 12:30ean, Eidaberen Gora Kasete! Ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek. Izeba Margarita festazalearen urtebetetzea ospatu behar dugu, eta bere neurriko opari bat egin nahi diogu: bere bizitzako abestiekin grabatutako kasete bat, gure maitasun guztiarekin, erositako opari bat baino askoz hobea. Baina zer da kasete bat? Eta zein dira bere bizitzako abestiak? Bakoitzak bere abestia grabatu nahiko du, eta azkenean estilo eta kolore ezberdinetako abestiekin kasete bat osatuko dugu festa handi bat ospatzeko.

Arratsaldean, 19:00etan, Deba Beheko Bertso Eskolaren laguntzarekin, bertso jaialdia izango dugu plazan, Irune Basagoiti, Ibai Amillategi, Urko Arregi, Nahia Ibarzabal, Iruri Altzerreka eta Gorka Pagonabarragaren eskutik. Asier Ibaibarriaga arduratuko da abeslari gazteei gaiak proposatzeaz.

Astea modu bikainean agurtzeko, igandean, 19:00etan, I Feel Good taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Soul, blues, funk eta R&Baren historiako musikari onenei omenaldia egiten dien emanaldia da, besteak beste, James Brown, Amy Winehouse, Aretha Franklyn, Ray Charles eta Steve Wonder. Pilar Revuelta abeslaria buru duen kantabriar musikari talde handi baten luxuzko errepertorioa.

Jarduera guztiak osasun-segurtasunarekin egitea ahalbidetzen duten neurriak ezarriko dira, herritarrek berme guztiekin parte hartu dezaten. Ildo horretan, barruti itxi bat prestatuko da plazan, iaz Etxetik plazara programazioarekin egin zen bezala. Bertan, pertsona bakoitzak eserleku bat hartuko du, toki batetik bestera 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordeta. Salbuespen gisa, bizikidetza-unitate bereko kideak elkarrekin eseri ahalko dira, baina gehienez ere 4 pertsona. Barrutiaren edukiera 250 pertsonetara mugatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude