'Oporretan jolas' programarako izen-emateak, astelehenetik ostiralera

04.06.21
Euskara

Datorren astean, hilaren 7tik 11ra, ''Oporretan jolas'' udako programako jardueretan edota tailerretan parte hartzeko izena eman ahal izango da. Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dago.

Jarduerak 3 astetan zehar egingo dira, eta aisialdia eta jakinmina gai ugari eskaintzen dituzte.

Aurreikusitako barietateak honako hauek dira:

Jarduera-programak hiru gunetan garatuko dira, COVIDen aurkako protokoloari jarraiki, partaide edo kide diren burbuila espazioak bermatzeko. Programa bakoitzean eta aste bakoitzeko 25 parte-hartzaile izango dira, hau da, astean 75 plaza eskainiko dira eta, guztira, 225 hiru asteetan.

Izen-ematea malgua izango da, eta asteka edo jardueraka egin ahal izango da; hau da, astebeterako, birako edo guztietarako. Hori bai, betiere haurraren adin-tartea edo adin-taldea errespetatuz, eta Interneteko edo online Egoitza Elektronikoaren bidez gauzatu ahal izango da eguneko 24 orduetan, horretarako Eskaera Orokorra erabiliz. Baita Abipuntuko bulegoetara bertara joanda ere, 08:00etatik 14:30era. Eskabide-eredua hainbat modutan eskuratu ahal izango da: webgune korporatibo honetako iragarki-oholetik deskargatuta edo Lobiano Kulturguneko eta Abiapuntuko bulegoetan.

Jardueraren edo asteren batean eskabideen kopurua eskainitako plazen kopurua baino handiagoa bada, zozketa bat egingo da eta onartuak izango diren pertsonak eta ordezkoak zerrenda baten bidez iragarriko dira udalaren webgune honetan, ekainaren 15ean.

Jarduerek hiru aste hartuko dituzte,: ekainaren 28tik uztailaren 2ra, uztailaren 5etik 9ra eta 12tik 16ra, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era bitarteko ordutegian.

Doako jarduerak dira, eta, beraz, azpimarratu behar da, izena emandako pertsonaren batek ez badu aukeratutako jardueran parte hartzen, automatikoki programatik kanpo geratuko dela eta haren lekua beste haur batek hartuko duela.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago