Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarearen lehenengo topaketan parte hartu du Ermuak

04.06.21
Erakundea

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lurralde Sarea. Udalerrien eta Aldundiaren arteko lanerako, hausnarketarako eta koordinaziorako gunea izateko sortu da sarea, lurrari atxikia, udalerrien behar eta eskaeretatik hurbil dagoena eta modu kolektiboan eraikia.

Sarearen lehenengo topaketa ostegun honetan izan da, eta bertan egon dira Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, Teresa Laespada, Batzar Nagusietako eta Emakundeko ordezkariak eta dozenaka alkate eta zinegotzi. Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak eta Beatriz Gamiz Berdintasun zinegotziak parte hartu dute ekitaldian.

Sarea politika publikoen erantzuna frogatzeko eta oro har herritar guztien egoera eta, bereziki, emakumeena, aztertzeko balio izan digun krisi pandemikoaren egoeran sortu da. Honen helburua da toki-mailako berdintasun-politiketan eragitea eta udaletan berdintasun-arloaren zeregina indartzea, betiere Bizkaiko Lurralde Historikoaren aniztasuna kontuan hartuta. Sareak informazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua eskainiko du Bizkaiko udalerrientzat.

Laespada diputatuak jardunaldian adierazi duenez, "gizarte berdinzaleago eta justuago baterantz aurrera egiteko gaitasunen eta ahaleginen %100 beharrezkoak dira”. Hori horrela, Bizkaiko 112 udalerriei ekimenarekin bat egiteko deia egin die. "Batasunaren eta elkarlanaren beharra azpimarratu nahi dut; batasunak indarra egiten du; koordinazioak osagarritasuna errazten du, bikoiztasunak saihesten ditu, ahaleginak biltzen ditu, emaitzak biderkatzen laguntzen du eta esfortzuak eta arreta ekonomizatzen ditu", azaldu du.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako