Eskolako Agenda 30eko osoko bilkura hobetzeko proposamenekin bete dute ikasleek

07.06.21
Ingurumena

Aurtengo ikasturtean Ermuko ikasleek “ekoizpen eta kontsumo arduratsua”ren gaia landu dute, Eskolako Agenda 30 programaren baitan

Ikastetxeak 2020-21 ikasturtea amaitzear daude, eta hori egin aurretik, beti bezala, Eskolako Agenda 30 programaren baitan, ingurumenaren arloan landu dutena bateratu dute. Aurtengo ikasturtean ‘ekoizpen eta kontsumo arduratsua’ren gaia landu dute. Programa honek Ermuko Udalaren, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen, Ingurugelaren eta Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziaren laguntza du, baita Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere. Gaur egun bizi dugun egoera dela eta, urteko osoko bilkura egin beharrean, aurten ikasleek eta zinegotziek ikus-entzunezko baten bidez jardun dute: lehenengoak proposamenak egiten, eta bigarrenak, eskaera horiei erantzuten.

Ikasleek hainbat jarduera egin dituzte gaia lantzeko. Egungo egoeraren diagnostikoa egin ondoren, udal osoko bilkuran ondorioak eta Ermuko hondakinei buruzko proposamenak aurkeztu dira. Era berean, ikasleek konpromiso batzuk hartu dituzte.

Halaber, aurten ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte birziklapen tasak hobetzeko eta edukiontziak ezberdinak beharren arabera kokatzeko.

Ikasleek Udalari egindako ekarpenetatik azpimarragarrienak hauek izan dira:

  • Sallabente eskolako patioan sailkapen egokirako zakarrontzi berriak jartzea.
  • Sallabente ikastetxe ondoko aparkalekua garbitu eta txukundu. Aparkalekuan hondakin ontzi egokiak jarri.
  • Sallabente ikastetxeko patioa bertako produktuekin hornitzea. Horiek barazkiak izan daitezke.
  • Ongarai eskolako patioan eta herrian zehar, birziklatzeko paperontziak ipintzea.
  • Hamaiketakoa eskolara eramateko, oihalezko poltsak jartzea.

Eskolako Agenda 30 Debabarrenean

Udaletxeekin elkarlanean, 19 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 30 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 30. Egitasmoak hiru helburu ditu:

  • Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  • Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
  • Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

Guztira, 28 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 30 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.06.25
Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia

Informazio eta parte-hartze saioa astearte honetan, ekainak 10, izango da 18:30ean Lobiano Kultur Gunean
Imagen
29.05.25
Imagen
26.05.25
Valdespina parkean magnolia lore-handi bat moztu da segurtasun arrazoiengatik

‘Arbolan’ enpresako langileek moztu egin dute atzera bueltarik gabe gaixorik eta hondatzen zegoelako