Aimar Galdos txirrindulariak bi podium lortu ditu Igorren eta Mendatan azken asteburuan

08.06.21
Kirolak

Aimar Galdos Alonso txirrindulari ermuarrak asteburu biribila sinatu du, podium bi lortu baititu bi egunetan jarraian, sasoi betean dagoela erakutsiz. Bi lasterketa hauetako sailkapen postuak tropelaren buruan zeuden taldekideen arteko azken esprint baten ondorioz erabaki ziren. Aimar larunbatean bigarren gelditu zen eta igandean, berriz, garaile. 

Larunbatean Igorreko XLIII. Sari nagusia korritu zuen eta helmuga bigarren postuan zeharkatu zuen, esprint hestu baten ondoren. ''Gaursa Rent a Car/La Tostadora'' enpresa komertzialak babesten duen taldeko eta 17 urteko kirolari gazteak bigarren postuan bukatu du Ford Garaje Moderno taldeko Ibon Diazen denbora bera markatuz, 2 ordu 15 minutu eta 47 segundo, 94 kilometroko ibilbidea bete ondoren. Arratiako ziklista Elkarteak eta Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen zuten lasterketa.

Igandean, XXXI. Mendatako Udalaren saria eta beste 76 kilometroko ibilbidea bete zuen bizikletan. Aimar azken metroetan sartu zen eta lehen postuari eutsi zion beste esprint zirraragarri batean. Ikolan Sports AMPO taldeko Xabier Intxausti gainditu zuen lehian eta aurretik sartu zen ermuarra. Aimarrek 2 ordu 9 minutu eta 56 segundo behar izan zituen lasterketa bukatzeko, eta denbora hori bera jarri zitzaien sailkapeneko lehen 5 txirrindulariei. Lasterketa Gernikako Txirrindulari Elkarteak eta Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen zuten. Parte-hartzaileen behin betiko posizioak eta denborak ez dira oraindik eskaintzen.

Laburbilduz, Aimar Galdosek emaitza onak lortu ditu azken asteburuan. Horrek erakusten du sasoi onean dagoela.

Azpian ermuarraren argazki batzuk uzten dizkizuegu, helmugara iritsi zen unekoa eta podiumekoak. Argazki galeria eta ikus-entzunezkoa Asierrek utzi digu eta material grafiko horren jabetza intelektuala egilearena da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da