Mugartea elkarteak Aire Libreko XXVII. Pintura Lehiaketa antolatu du iganderako

09.06.21
Kultura eta Gazteria

Ermuko Mugartea pintura taldeak Aire libreko XXVII. pintura lehiaketa aurkeztu du. Lehiaketa igande honetan, ekainaren 13an, izango da herriko kaleetan, eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute.

Izen-ematea igande goizean bertan egingo da, 09:00etatik 11:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Bertan, artelanak egiteko erabiliko diren oihalak zigilatuko dira. Aurtengo lehiaketaren gaia Ermuko hirigunea da, eta parte-hartzaileek edozein teknika erabili dezakete.

Lehiaketa 14:00etan amaituko da Lobiano Kultur Gunean, bertan entregatu beharko baitira lanak. 14:30ean Mugartea taldeak mokadutxo bat eskainiko die artista guztiei, parte hartzeagatik esker on gisa.

Epaimahai kualifikatu batek erabakiko du zeintzuk diren lan onenak, eta 17:00etan emango dute jakitera epaia. Dozena bat sari baino gehiago banatuko dira, hainbat kategoriatan banatuta:

Helduak:

  • 1. saria: 600 euro
  • 2. saria: 450 euro
  • 3. saria: 300 euro
  • 3 Accesit, 150 eurotan baloratuak
  • Tokiko lehenengo saria: 250 euro
  • Tokiko bigarren saria: 120 euro

Haurrak:

  • 8 pintura-material kit banatuko dira

Lehenengo hiru obrak eta tokiko lanik onena Mugartea kolektiboaren jabetzakoak izango dira. Mihiseak erabakia hartu eta ordubetera jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude